Aintzane Loradendaren erakusleihoa izan da onena
Berton Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak Gabonetako erakusleiho onenaren izena jakinarazi zuen atzo iluntzean, Nestor Basterretxea aretoan egindako sari banaketa ekitaldian. Aurtengo erakusleihorik onena Aintzane Loradendarena izan da. Lehiaketako oroigarriaz gain, 100 euroko saria jaso dute dirutan. Horrez gain, Itsuki Irratian …
Berton Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak Gabonetako erakusleiho onenaren izena jakinarazi zuen atzo iluntzean, Nestor Basterretxea aretoan egindako sari banaketa ekitaldian. Aurtengo erakusleihorik onena Aintzane Loradendarena izan da. Lehiaketako oroigarriaz gain, 100 euroko saria jaso dute dirutan. Horrez gain, Itsuki Irratian publizitatea ipintzeko aukera be izango du.
Aurtengo bigarren saria Decorhogar Iñigok jaso du; oroigarria, 75 euro eta Hitza egunkarian publizitatea. Hirugarrena, barriz, Titarari emon diote; oroigarria, Gabonatako otzara handi bat eta 50 euro. Laugarren eta bosgarren sariak, Oinetakoak Itugarrentzat eta Ariana lentzeriarentzat izan dira, hurrenez hurren.
24 denda aurkeztu dira aurtengo Gabonetako erakusleihoen txapelketara eta maila “ona” egon dela adierazi dute.