
Gabon Zahar egunean ohitura izaten da mendira igotzea. Amaitzear zegoen urtea era horretara agurtu dute aurten be Busturialdeko bizilagun askok, baina ez dira mendi irteerak joan den urteari agur esateko modu bakarra izan.
Gautegiz Arteagako 60 lagun inguru Antolin Deunaren baselizara joan ziren urteko azken egunean. Foruarrak Haitz Biribilera igo ziren abenduaren 25ean eta, urtero legez, ikurrina ipini zuten tontorrean.
Baina urtea agurtzeko modu asko dagoela erakutsi dute Busturialdeko bizilagunek. Mundakan, adibidez, korrika esan zioten agur 2012ari, San Silbestre lasterketak tarteko. Bermeon, bestalde, urteko azken bainua hartu zuten, umore onagaz hotzari aurre eginez.