“Independentziarako gero eta gutxiago falta” dela ospatzeko mendi irteera
2013. urteari ongi etorria emateko “eta independentziarako gero eta gitxiago gelditzen” dela ospatzeko asmoz, Gernika-Lumoko Piper berdeek (Independentistak Sarea) mendi irteera bat antolatu dute urtarrilaren 1erako. “Buelta txikia” izango dela azaldu dute, Gernika-Lumotik Aixerrotarainokoa, hain zuzen be.
11:00etan elkartuko dira …

11:00etan elkartuko dira kultur etxeko arkupeetan eta, ondoren, Aixerrotako tontorrean bandera independentista jarriko dute, eta hamaiketako “xume” bat egingo dute. Irteeran parte hartzeko deialdia egin dute Piper berdeek: “Ezin zara falta; ekarri zure lagunak eta zure inguruko independentista guztiak”. Gaineratu dutenez, “pare bat orduko buelta izango da, beraz, ez dago aitzakiarik poteorako edo bazkari familiarrrerako soberan helduko gara-eta”.