Gazteen beharrizanak aztertu asmoz, Gazteria Saila sortu du Bermeoko Udalak
Herriko gaztee beharrak eta arazoka beraiekin aztertzeko eta eztabaidatzeko, eta horiei irtenbideak emoteko Bermeoko Udalak Gazteria Saila sortu du. Atzoko osoko bilkuran onartu zen Bilduren aldeko botoekin. Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ), barriz, abstenitu egin zen.
Orain arte Gazteriaren arloa, Kultura, …
Herriko gaztee beharrak eta arazoka beraiekin aztertzeko eta eztabaidatzeko, eta horiei irtenbideak emoteko Bermeoko Udalak Gazteria Saila sortu du. Atzoko osoko bilkuran onartu zen Bilduren aldeko botoekin. Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ), barriz, abstenitu egin zen.
Orain arte Gazteriaren arloa, Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailaren barne zegoen, baina gazteen egoera zelakoa den kontuan izanik, udal gobernual berariazko sail bat sortzea erabaki du. Juan Kuarlos Agirre izango da sail barriko zinegotzi arduraduna, eta haren esanetan sail barriak “ez du gainerako kostu ekonomikorik izango”. Nahiz eta EAJko zinegotziek horrek 20.000 euroko kostua suposatuko duela aipatu. Agirreren arabera, “udalak egun dituen baliabideak erabiliko dira bere funtzionamendurako. Eskatuko duen bakarra esfortzu pertsonala da”.
“Gure etorkizuna diren gazteek, egun, krisi ekonomikoaren ondorioz, arazo asko dituzte; langabezia, etxebizitza falta, aisialdirakok aukera falta…”, gogorarazten du Agirrek. Horrela, gai guzti horiek gazteekin “eztabaidatzea eta lantzea” beharrezkoa dela uste dute. Bestalde, gazteek arko desberdinetan bizi duten egoera ezagutzeko, beraiekin batera diagnostiko bat egingo dutela jakinarazi dute, “lan hori funtsezkoa izango da irtenbideak bilatzeko”.
Juan Karlos Agirrerekin batera, Bildutik Aingeru Astui eta Josune Barturen izango dira Batzordeko ordezkariak. EAJko ordezkariak, barriz, Alazne Zumeta eta Aritz Abaroa izango dira.
EAJk ez du uste beharrezkoa denik
EAJko zinegotziek, barriz, abstenitu egin ziren atzoko osoko bilkuran. Argi utzi gura izan dute alderdiak gazteen aldeko apustua egiten duela, “gazteriari indarra emon ahal zaio, baina egun dagoen sail bardinetik”. EAJkoen ustez, “momento kritiko honetan, ez du merezi sail barri bat sortzea dirutza bat suposatzen baitu”. Horien arabera, saila sortzeak 20.000 euroko kostua ekarriko du.