Bizkaian dauden 114 zerbitzuguneetatik hamabitan eskainiko dituzte gutxieneko zerbitzuak.
ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuek deitu dute grebara.
400 bat langile deitu dituzte sindikatuek grebara, eta herrialde horretako
114 guneetatik hamabitan eskainiko dituzte gutxieneko zerbitzuak. Ohiko ordutegiarekin jardungo dute horietan. Gainera,
grebarekin bat egin ez duten 11 gasolindegi ere lanean ariko dira; merkataritza guneetakoak dira gehienak.
Sektore horren lan hitzarmena berritu dezatela eskatzeko deitu dute protestara sindikatuek. Atzo gauerdia baino lehen auto ilara luzeak izan ziren hainbat zerbitzugunetan, gaurko egunaren aurretik autoan erregaia botatzeko. Edonola ere, sindikatuek ziurtatu dute bermatuta dagoela erregai hornidura.
Sindikatuen arabera, ia bi urte igaro dira lan hitzarmenak indarrean egoteari utzi zionetik, eta ez dute lan itun hori berritzeko urratsik egin.
Lurraldeko hainbat lekutan daude
gutxieneko zerbitzuak izango dituzten zerbitzuguneak. A-8 errepidean eta Bilbon, bina gasolindegi izango dira zabalik.
Lea-Artibain gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituen gasolindegirik ez badago ere,
Busturialdean badaude:
Bermeon eta Gernika-Lumon. Osterantzean, ondokoak dira Bizkaian gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzten beste gasolindegiak: Erandion, Arrigorriagan, Basaurin, Elorrion, Sestaon eta Zamudion.
Grebaren harira, atzo iluntzean eta gaur goizean
auto ilada luzeak gertatu dira hainbat gasolindegitan.