Aparteko ordainsarien dirua pentsio planetara bideratuko du Gernika-Lumoko udalak
Ez ohiko osoko bilkuran Bilduk aurkeztutako proposamena onartu du udalbatzak. Hain zuzen be, abenduko aparteko ordainsariak ordaintzeko aurreikusitako kreditoak ez erabiltzea, eta diru hori pentsio planetarako edo antzekoetarako ekarpenak egiteko lotzea onartu du udalbatzak, aldeko 10 botogaz eta 3 abstentsinogaz.…
Ez ohiko osoko bilkuran Bilduk aurkeztutako proposamena onartu du udalbatzak. Hain zuzen be, abenduko aparteko ordainsariak ordaintzeko aurreikusitako kreditoak ez erabiltzea, eta diru hori pentsio planetarako edo antzekoetarako ekarpenak egiteko lotzea onartu du udalbatzak, aldeko 10 botogaz eta 3 abstentsinogaz.
Hala, 2/2012 Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege Organikoari jarraiki, gabonetako aparteko ordainsariak ordaintzeko zeuden 182.631,45 euroak, pentsio planetara bideratuko ditu Gernika-Lumoko Udalak.
Aldeko botoa emon duten arren, aipatu Lege Organikoa kritikatu eta horrekiko desadostasuna erakutsi dute bai EAJkoek eta baita Bildukoek be. Dena den, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak azaldu du, legea betetzera «behartuta» daudela.