Zilbetiko zazpi pago landatuko dituzte zapatuan Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan
Alduide Koordinakundeko kideek Picassoren Gernika koadroa irudikatu zuten azaroan Zilbetiko Antzeri pagadian (Nafarroa) Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak han harrobi bat egiteko asmoa zuela salatzeko. Protesta harekin bat egiteko eta elkartasun gisa, Gernika-Lumoko Udalak Nafarroako pagadi hartako zazpi pago landatuko …
Alduide Koordinakundeko kideek Picassoren Gernika koadroa irudikatu zuten azaroan Zilbetiko Antzeri pagadian (Nafarroa) Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak han harrobi bat egiteko asmoa zuela salatzeko. Protesta harekin bat egiteko eta elkartasun gisa, Gernika-Lumoko Udalak Nafarroako pagadi hartako zazpi pago landatuko ditu Lurgorri auzoan, zapatuan.
Sarraskiaren zentzugabekeria salatzea dauka helburu udalak, baita milurteko pagadia zaintzearen beharra aldarrikatzea eta Zilbetiko herritarrekiko elkartasuna adieraztea be.
Lurgorriko baselizaren inguruan landatuko dituzte pagoak, Zilbetiko herritarrek eurek. Auziaren barri emateko informazio panel bat be ipiniko dute.