Gernikak gero eta hurbilago ditu play-off postuak
Denboraldi hasiera nahiko txarra egin ostean, badirudi Gernika Futbol Taldea maila hobea emoten hasi dela. Hala, hamazazpi jardunaldi jokatuta, play-off postuak bi puntura dituzte bakarrik. Denboraldia hasi danetik gernikarrek ez dituzte horren hurbil izan igoera postuak. Asteburuan Zalla hirugarren sailkatuari 3-2 irabazita, gernikarrek sailkapeneko zazpigarren postura arte egin dute salto. Dagoeneko, 27 puntu ditu bertoko taldeak, eta mailaz igotzeko hautagaietako bat izango da aurrerantzean. Zallari irabaztea ez zen batere erraza izan, partida edarto hasi arren. Lehenengo zatian, Gernikarrek 2-0 aurreratzea lortu zuten Obietaren eta Aimarren golei esker; baina bigarren zatian, Zallak norgehiagoka bardintzea lortu zuen. Gernikak, halanda be, ez zuen etsi, eta garaipenaren gola sartu zuten 81. minutuan. Hain zuzen, Zaratek sartu zuen gernikarren hirugarren gola, hiru puntuak Urbietan geratzea ahalbidetuz. Datorren asteburuan ligako hemezortzigarren jardunaldia irabaziz gero, gabonak play-off postuetan pasatzeko aukera izan dezakete gernikarrek.
Denboraldi hasiera nahiko txarra egin ostean, badirudi Gernika Futbol Taldea maila hobea emoten hasi dela. Hala, hamazazpi jardunaldi jokatuta, play-off postuak bi puntura dituzte bakarrik. Denboraldia hasi danetik gernikarrek ez dituzte horren hurbil izan igoera postuak.
Asteburuan Zalla hirugarren sailkatuari 3-2 irabazita, gernikarrek sailkapeneko zazpigarren postura arte egin dute salto. Dagoeneko, 27 puntu ditu bertoko taldeak, eta mailaz igotzeko hautagaietako bat izango da aurrerantzean.
Zallari irabaztea ez zen batere erraza izan, partida edarto hasi arren. Lehenengo zatian, Gernikarrek 2-0 aurreratzea lortu zuten Obietaren eta Aimarren golei esker; baina bigarren zatian, Zallak norgehiagoka bardintzea lortu zuen. Gernikak, halanda be, ez zuen etsi, eta garaipenaren gola sartu zuten 81. minutuan. Hain zuzen, Zaratek sartu zuen gernikarren hirugarren gola, hiru puntuak Urbietan geratzea ahalbidetuz.
Datorren asteburuan ligako hemezortzigarren jardunaldia irabaziz gero, gabonak play-off postuetan pasatzeko aukera izan dezakete gernikarrek.