Egun handirako lanean
Astra jendez beteta egon da asteburuan; izan be, batetik, umeentzako eta gurasoentzako buruhandiak egiteko tailerra hartu du kulturarako fabrika sozialak , eta, bestetik, eraikinaren inauguraziorako dena prest izateko auzolanak egin dituzte. «Buruhand...
Astra jendez beteta egon da asteburuan; izan be, batetik, umeentzako eta gurasoentzako buruhandiak egiteko tailerra hartu du kulturarako fabrika sozialak , eta, bestetik, eraikinaren inauguraziorako dena prest izateko auzolanak egin dituzte. «Buruhandi piloa» egin zituzten zapatuan, eta horiek margotzeari ekingo diote datorren zapatuan. Auzolanetan, besteak beste,orain arte sortutako moduluak margozten eta altzariak muntatzen aritu ziren.