Sarkor: “Serio gabiltzala erakutsi gura izan dugu disko honegaz”
Asier Musatadik, Jon Rementeriak, Gentza Madariagak eta Jon Mikel Zabalak osatzen duten taldearen lan barria kalean da. Mundu kodifikatuen atzean izenburupean dakar azkenengo diskoa taldeak; hamar abestiz eta hamar gaiz osatutakoa. Disko barriaz gain, webgune barria be badakar Sarkorrek (www.sarkor.net). Elkarrizketa osoa bihar argitaratuko du Hitza egunkariak; dena den, hona hemen aurrerapen bat: Mundu kodifikatuen atzean dator oraingoan Sarkor. Zein mundu da hori? Asier Musatadi: Benetako errealitatea estali gura duen irudia da mundu kodifikatua guretzako. Disko barri honen azalean be hori irudikatu gura izan dugu. Gure ustez, mundu kodifikatua da kolorez ageri den zatia, eta benetako errealitatea estali gura du. Jon Rementeria: Izkutatu egin gura digute benetan gertatzen ari dena,horren ordez, beste errealitate bat irenstaraziz. Zein da benetako errealitate hori? Rementeria: Diskoaren azalean ikusten den zuri-beltzezko hori: bai gure inguruan,eta baita gugatik oso urrun, injustiziak leku guztietan gertatzen dira, eta leku askotan berdin antzekoak: ustelkeria toki guztietan dago, gerrak, gerra zikinak, krisia, langabezia, gosea, tortura, erlijioak eragindako desadostasunak, aberatsen anbizioa… Mundua benetan ez doala ondo ikusten dugu, eta benda bat jartzen digute ez dezagun benetako errealitate hori ikusi. Beraz, benetako errealitate hori ez ikustaraztea salatu gura duzue. Musatadi: Hori da, baina, era berean, horren guztiaren aurrean ez dugula ezer egiten [...]
Asier Musatadik, Jon Rementeriak, Gentza Madariagak eta Jon Mikel Zabalak osatzen duten taldearen lan barria kalean da. Mundu kodifikatuen atzean izenburupean dakar azkenengo diskoa taldeak; hamar abestiz eta hamar gaiz osatutakoa. Disko barriaz gain, webgune barria be badakar Sarkorrek (www.sarkor.net). Elkarrizketa osoa bihar argitaratuko du Hitza egunkariak; dena den, hona hemen aurrerapen bat:
Mundu kodifikatuen atzean dator oraingoan Sarkor. Zein mundu da hori?
Asier Musatadi: Benetako errealitatea estali gura duen irudia da mundu kodifikatua guretzako. Disko barri honen azalean be hori irudikatu gura izan dugu. Gure ustez, mundu kodifikatua da kolorez ageri den zatia, eta benetako errealitatea estali gura du.
Jon Rementeria: Izkutatu egin gura digute benetan gertatzen ari dena,horren ordez, beste errealitate bat irenstaraziz.
Zein da benetako errealitate hori?
Rementeria: Diskoaren azalean ikusten den zuri-beltzezko hori: bai gure inguruan,eta baita gugatik oso urrun, injustiziak leku guztietan gertatzen dira, eta leku askotan berdin antzekoak: ustelkeria toki guztietan dago, gerrak, gerra zikinak, krisia, langabezia, gosea, tortura, erlijioak eragindako desadostasunak, aberatsen anbizioa… Mundua benetan ez doala ondo ikusten dugu, eta benda bat jartzen digute ez dezagun benetako errealitate hori ikusi.
Beraz, benetako errealitate hori ez ikustaraztea salatu gura duzue.
Musatadi: Hori da, baina, era berean, horren guztiaren aurrean ez dugula ezer egiten be uste dugu. Abesti askok injustiziei buruz hitz egiten dute; nik pertsonalki, ez dut ezer egiten hori aldatzeko. Horregatik, hausnarketa batera bideratzen ditugu entzuleak.
Disko barria zertan bereizten da?
Rementeria: Pauso bat gehiago emon dugula uste dugu; pauso bakarra, zentzu askotan. Abestiak egiteko modua bera ez bada askorik aldatu be, taldeko kide bakoitzak bere funtzioa hobeto definituta du eta alde horretatik, uste dugu diskoa inoizko garatuena dakargula. Abestiei dagokienez be, uste dugu pausu handi bat emon dugula. Beste alde batetik, disko honegaz gura izan dugu erakutsi gu serio gabiltza, eta benetan uste dugula gauzak ondo egiten ditugula eta leku bat izango dugula. Alde horretatik, diskoa bera teknikoki hobeto garatu dugu; estudioan denbora gutxiago emon badugu be, ahalegin handiagoa jarri dugu, eta emaitza hobea izan dela deritzogu. Diskoa zabaltzeko momentuan, elkarlana bilatu dugu Baga Biga zigiluagaz. Alde horretatik aldea badago, baina aldea baino, garapen bat emon dugula esango nuke.