Material birziklatua erabilita apainduko dute Busturia gabonetan
Krisi egoera dela eta, Busturiko Udalak material birziklatuekin egindako gabonetako apaingarriak erabiliko ditu aurton herria apaintzeko, ohiko argiak ipini beharrean. Horretarako, zenbait tailer antolatu dituzte. Gabonetako arima galdu barik herri sos...
Krisi egoera dela eta, Busturiko Udalak material birziklatuekin egindako gabonetako apaingarriak erabiliko ditu aurton herria apaintzeko, ohiko argiak ipini beharrean. Horretarako, zenbait tailer antolatu dituzte.
Gabonetako arima galdu barik herri sostengarri baten eredua jarraitu gura du Busturik. Gainera, udaletik azaldutakoaren arabera, «balioetan oinarritutako suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea da helburua». Hori dela eta, aurton, gabonetan, ohiko argiteria erabili beharrean, material birziklatua erabilita egingo dituzten apaingarriak erabiliko dituztela azaldu dute.
Tailerrak hiru egunetan
Gabonetako apaingarri horiek egiteko tailerrak antolatu ditu Busturiko Udalak. Horrela, abenduaren 10ean eta 14an, 16:30eatik 20:00etara Altamirako Kultur Etxean egingo dituzte tailerrok. Abenduaren 17an, barriz, Axpeko Aingerubide Kultur Etxean egingo dute ordu berean. Tailer horiek egin ahal izateko, gainera, material bila dabiltza eta herritarrei birziklatutako materiala biltzen laguntzeko eskaera luzatu die, «guztion partehartzea ezinbestekoa delako», diote.
Plastikozko botilak, handiak zein txikiak, arraultza kutxak, aldizkariak, kartoiak eta pertxak erabilita egingo dituzte gabonetako apaingarriak.
Herritarrek birziklatutako materiala utz dezaten kuxak ipini dituzte bai Altamirako liburutegian zen herriko eskolan. Hain zuzen be, astelehena izango da materiala uzteko azken eguna.