Liderrarren kontra jokatuko du KESBek, Malosten
Gernika KESBeko neskek partida zaila jokatu beharko dute, asteburuan. Hain zuzen, Casablanca liderraren kontra lehiatuko dira bertokoak, Malosten. Joan den liga jardunaldian denboraldiko bigarren partida irabazita, gernikarrek sailkapenaren behekaldetik egin zuten ihes. Hala, bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira KESBekoak, zapatuan. Mario Lopez entrenatzaileak azaldu duenez, Maloste jendez gainezka egotea gura dute, 18:30etik aurrera. Izan be, zaleen babespean ezustekoa emoteko aukera izango dutela deritzo entrenatzaileak. Bi partida irabazita, Gernika KESBek nahiko hurbil dauka jeitsiera postua, eta horrenbestez, garaipena extean geratzea oso garrantzitsua izango litzateke. Hain zuzen Las Rozas da azken sailkatua partida bakarra irabazita. Gernikarrak, bestalde, sailkapeneko bederatzigarren postuan daude.
Gernika KESBeko neskek partida zaila jokatu beharko dute, asteburuan. Hain zuzen, Casablanca liderraren kontra lehiatuko dira bertokoak, Malosten. Joan den liga jardunaldian denboraldiko bigarren partida irabazita, gernikarrek sailkapenaren behekaldetik egin zuten ihes. Hala, bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira KESBekoak, zapatuan. Mario Lopez entrenatzaileak azaldu duenez, Maloste jendez gainezka egotea gura dute, 18:30etik aurrera. Izan be, zaleen babespean ezustekoa emoteko aukera izango dutela deritzo entrenatzaileak.
Bi partida irabazita, Gernika KESBek nahiko hurbil dauka jeitsiera postua, eta horrenbestez, garaipena extean geratzea oso garrantzitsua izango litzateke. Hain zuzen Las Rozas da azken sailkatua partida bakarra irabazita. Gernikarrak, bestalde, sailkapeneko bederatzigarren postuan daude.