Herria gabonetako argiez apaindua
Gabonetako argiak piztuta daude dagoeneko, Gernika-Lumon. Udalabatzagaz batera, herriko ikasleek piztu baitituzte. Udalak jakinarazi duenez, argi horiek aurreko Gabonetan izan zuten ordutegia mantenduko dute; alegia, 18:00etatik 24:00etara egongo dira ...
Gabonetako argiak piztuta daude dagoeneko, Gernika-Lumon. Udalabatzagaz batera, herriko ikasleek piztu baitituzte. Udalak jakinarazi duenez, argi horiek aurreko Gabonetan izan zuten ordutegia mantenduko dute; alegia, 18:00etatik 24:00etara egongo dira piztuta. Foruen plazako zuhaitza artifiziala eta berria jarri dute aurten. Horregaz batera, gainera, Bakearen Museoko, Kultur Etxeko eta udaletxeko balkoiak be argiztatu dituzte. Hain zuzen be, luzeeran 10 metro eta 4 metroko diametroa dituen izar itxurako apaingarri argitsuak jarri dituzte leku horietan.