Europako errugbiaren jaia Gernika-Lumora bueltatuko da asteburuan
Europako errugbiaren jaia Gernika Lumora bueltatuko da asteburuan, Amlin Challenge txapelketagaz. Basurdeek Rovigo talde italiarraren kontra jokatuko dute multzoko hirugarren jardunaldia, Europan lehenengo garaipena lortzeko helburuagaz. Oscar Astarloa Bizkaia Gernikaren bigarren entrenatzaileak azaldu duenez, “zaleei poztasun bat emon gura diegu, goi mailako talde bat menpean hartuta”. Zapatuan, hilaren 8a, jokatuko dute partida, 16:00etatik aurrera. Partida irabaztea, halanda be, ez da erraza izango. Rovigo talde profesional bat da, eta horrenbestez, basurdeek “partida bikaina”jokatu beharko dute garaipena etxean geratzeko. Azkenaldian maila edarra emon dutela argudiatuta, baikor azaldu da Astarloa. “Defentsa ona eginez gero, eta hegaleko jokoan asmatuz gero, irabazteko aukera izango dugu” dio. Zelaiaren egoera be, alde izango dutela uste du bigarren entrenatzaileak. Azkenaldian euri asko egin duela eta, zelaia basaz beteko dela deritzo; eta hala gertatuz gero, gernikarren mesedetan izango dela uste du. Astarloak azaldu duenez, “ohituta” daude egoera horietan jokatzera.
Europako errugbiaren jaia Gernika Lumora bueltatuko da asteburuan, Amlin Challenge txapelketagaz. Basurdeek Rovigo talde italiarraren kontra jokatuko dute multzoko hirugarren jardunaldia, Europan lehenengo garaipena lortzeko helburuagaz. Oscar Astarloa Bizkaia Gernikaren bigarren entrenatzaileak azaldu duenez, “zaleei poztasun bat emon gura diegu, goi mailako talde bat menpean hartuta”. Zapatuan, hilaren 8a, jokatuko dute partida, 16:00etatik aurrera.
Partida irabaztea, halanda be, ez da erraza izango. Rovigo talde profesional bat da, eta horrenbestez, basurdeek “partida bikaina”jokatu beharko dute garaipena etxean geratzeko.
Azkenaldian maila edarra emon dutela argudiatuta, baikor azaldu da Astarloa. “Defentsa ona eginez gero, eta hegaleko jokoan asmatuz gero, irabazteko aukera izango dugu” dio.
Zelaiaren egoera be, alde izango dutela uste du bigarren entrenatzaileak. Azkenaldian euri asko egin duela eta, zelaia basaz beteko dela deritzo; eta hala gertatuz gero, gernikarren mesedetan izango dela uste du. Astarloak azaldu duenez, “ohituta” daude egoera horietan jokatzera.