Ekintzaz beterik dakar abendua Gernika-Lumoko Bakearen Museoak
Gernika-Lumoko herritarrek ez dute aspertzeko betarik izango hil honetan; izan be, Bakearen Museoak hainbat ekintza antolatu ditu hil hasieratik bukaerara arte. Giza Eskubideen egunerako eta Gabonetarako, bisita gidatuak, antzezlanen aurkezpenak, tai...
Gernika-Lumoko herritarrek ez dute aspertzeko betarik izango hil honetan; izan be, Bakearen Museoak hainbat ekintza antolatu ditu hil hasieratik bukaerara arte.
Giza Eskubideen egunerako eta Gabonetarako, bisita gidatuak, antzezlanen aurkezpenak, tailerrak… antolatu dituzte. Hori eta gehiago izango ditu aukeran museora bertaratzen denak.
Egitaraua
Abendua
Abenduaren 6tik 11ra. Doaneko bisita gidatuak eskainiko dituzte 6tik 11ra bitartean (10ean izan ezik), 12:30ean.
Abenduak 7. ¿Y ahora? antzezlana aurkeztuko dute 17:00etan. Gazteleraz. Sarrera doanekoa izango da.
Abenduak 10. Giza Eskubideen eguna dela eta, Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroaren prentsaurrekoa egongo da 12:00etan Bakearen museoan bertan. Bertan, Mariposas en el hierro dokumentala aurkeztuko dute.
Abenduak 11. Giza Eskubideen eguna dela eta, museorako sarrera doanekoa izango da eta, gainera, 12:30ean, bisita gidatua eskianiko dute. Horrez gain, Zinhezba elkarteagaz batera, Bakearen Museoak Amnesia dokumentalean oinarritutako tailerra antolatu du.
Abenduak 12. Gluglu produkzioen Su txikian antzezlana aurketuko dute 17:00etan. Euskaraz. Sarrera doanekoa da.
Abenduak 26tik 28ra. Gabonetako udalekuetan parte hartu ahal izango dute 4 eta 10 urtera bitarteko umeek, 10:30etik 13:30era bitartean. Dagoeneko izena emoteko epea zabalik dago. Prezioa: 12 euro.