Abadetxea udaletxe bihurtzeko bigarren faseko lanak hasi dituzte asteon
Udaletxea abadetxera lekualdetzea posible egingo duen beste zenbait lan hasi ditu Muruetako Udalak, hau da, bigarren faseari ekin diote. Oraingo honetan igeltserotza, iturgintza, errementaritza eta elektrizitate lanak egingo dituztela jakinarazi du Muruetako alkate Jabier Ondarzak. Abadetxea udaletxe bihurtzeko bigarren faseko lanak asteon hasi dira eta horiek egiteko 110.000 euroko aurrekontua dauka udalak. «Diruak neurtuta erabilitako aurrekontua da, diruak neurtuz ibili behar dugulako», adierazi du alkateak. Gauzak «itsu-itsuan» egin gura ez dituztela eta, «lehentasuna duten beste zenbait beharrizan egonez gero, lanok gelditzeko prest egongo litzatekeela» aipatu du Ondarzak. Aurrekontua apala dela dio baina «aurrerapauso bat emongo dugu». Asteon hasitako lanak bost hilabetetan amaitzea aurreikusi dute, maiatzeko San Isidro jaietarako, hain zuzen. Halanda be, oraindik nahikotsu lan egin beharko dituzte udaletxea bertara lekualdatzeko: igeltsu eta arotzeri lanak, besteak beste. «Gizarteak bizi duen egoerara moldatu behar izan gara eta ahal dugun heinean egingo ditugu falta diren lanak. Dirua neurtu egin behar da eta ondo kudeatu, harrokeri barik», dio.
Udaletxea abadetxera lekualdetzea posible egingo duen beste zenbait lan hasi ditu Muruetako Udalak, hau da, bigarren faseari ekin diote. Oraingo honetan igeltserotza, iturgintza, errementaritza eta elektrizitate lanak egingo dituztela jakinarazi du Muruetako alkate Jabier Ondarzak.
Abadetxea udaletxe bihurtzeko bigarren faseko lanak asteon hasi dira eta horiek egiteko 110.000 euroko aurrekontua dauka udalak. «Diruak neurtuta erabilitako aurrekontua da, diruak neurtuz ibili behar dugulako», adierazi du alkateak.
Gauzak «itsu-itsuan» egin gura ez dituztela eta, «lehentasuna duten beste zenbait beharrizan egonez gero, lanok gelditzeko prest egongo litzatekeela» aipatu du Ondarzak. Aurrekontua apala dela dio baina «aurrerapauso bat emongo dugu». Asteon hasitako lanak bost hilabetetan amaitzea aurreikusi dute, maiatzeko San Isidro jaietarako, hain zuzen.
Halanda be, oraindik nahikotsu lan egin beharko dituzte udaletxea bertara lekualdatzeko: igeltsu eta arotzeri lanak, besteak beste. «Gizarteak bizi duen egoerara moldatu behar izan gara eta ahal dugun heinean egingo ditugu falta diren lanak. Dirua neurtu egin behar da eta ondo kudeatu, harrokeri barik», dio.