San Nikolas jaiak hartuko ditu Elantxobek, eguenean eta zapatuan
Beste urtebetez, San Nikolas jaiak hartuko ditu Elantxobek; hain zuzen be, eguenean hasiko dituzte jaiok eta zapatuan emongo diete jarraipena.
Egitarau zabalaz gozatuko dute elantxobetarrek egun bi horietan: eguenean, meza, hamaiketakoa trikitilariekin girotuta, mus txapelketa arina, ipuin kontalaria eta musika …
Beste urtebetez, San Nikolas jaiak hartuko ditu Elantxobek; hain zuzen be, eguenean hasiko dituzte jaiok eta zapatuan emongo diete jarraipena.
Egitarau zabalaz gozatuko dute elantxobetarrek egun bi horietan: eguenean, meza, hamaiketakoa trikitilariekin girotuta, mus txapelketa arina, ipuin kontalaria eta musika izango dituzte aukeran bertaratzen direnek; zapatuan, barriz, Atxurkulura igongo dute, eskupilota partiduak jokatuko dituzte eta bertso bazkaria izango dute.
Egitaraua
Abenduak 6, eguena
12:00etan. Meza nagusia, Zornotzako koroagaz.
13:00etan. Hamaiketakoa, Argi eta Iker trikitilariekin alaituta.
17:30ean. Mus txapelketa arina, Makues jatetxean.
18:00etan. Umeentzako ipuin kontalaria egongo da, Gorgonio Renteria kultur etxean. Bertan, merienda be egongo da. Gainera, umeek euren gabonetako postalak eta testuak eroan beharko dituzte, horiekin guztiekin erakusketa egingo dute eta.
21:00etan. Musika Eleizabarri plazan, Red Flanders taldeagaz.
Abenduak 8, zapatua
11:00etan. Atxurkulura igoera.
12:00etan. Eskupilota partiduak.
15:00etan. Bertso bazkaria, Makues jatetxean.