Hiri Antolamendurako Planaren aurrerapena aurkeztu du Arratzuko Udalak
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen dokumentua aurkeztu die Arratzuko Udalak herritarrei. Dokumentu horren bitartez, HAPOean sartzeko irizpideak, helburuak eta irtenbideak zehaztu gura dituzte. Gainera, herritarrek zalantzak eta iradokizunak proposatzeko aukera be izango dute.
Azaldu dutenez, 2004. urtean onartutako Arau …
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen dokumentua aurkeztu die Arratzuko Udalak herritarrei. Dokumentu horren bitartez, HAPOean sartzeko irizpideak, helburuak eta irtenbideak zehaztu gura dituzte. Gainera, herritarrek zalantzak eta iradokizunak proposatzeko aukera be izango dute.
Azaldu dutenez, 2004. urtean onartutako Arau Subsidiarioak ditu Arratzuk, eta duela gutxikoak badira be, «egungo lege eta egoera ekonomikora egokitu beharra» ikusten du udalak.
Hala, planteamendu barriko irizpide eta helburu orokorren arabera, Loiola eta Belendiz auzoak balizko hiri-lurtzat hartuko lirateke, eta landako egungo biztanleria-guneak mantenduko lirateke. Era berean, Loiolako erdigunea sendotu eta administrazio eta zerbitzuen zentraltasuna bultzatu gura du udalak. Bestteik, Ekipamendu Sistema Orokorra sortu gura du Barrutian, udalaz gaindiko irakaskuntza eta asistentzia erabilerak hartzeko. Gainera, hazkuntza proposatzen ez duten lurretan, landa izaera eta baserriak babestea da udalaren asmoa.
Azkenik, Loiolako eta Belendizko hiri-lurretako egikaritze-unitateak zehazteko asmoa dute, babespeko edo diruz lagundutako etxebizitzak kokatzeko edota Ondare Kulturala babestu eta sustatzeko (Donejakue Bidea, Arrolako Aztarnategia).
Bestalde, dauden bideak mantentzearen eta auzoen arteko loturetan oinezko ibilbideak sustatzearen alde agertu da udala. Horrekin batera, ekipamenduak mantendu eta Loiolako etxezarra ekipamendu plikora erabili gura du.
Landa guneei dagokionez, legearen araberako hainbat eraikitze aukerak biltzen ditu; hain zuzen be, Gorozikan, Uarkan eta Elexalden; guztira, zazpi lursail.
Alegazioak aurkezteko epea
Hori guztia eta gehiago biltzen du aipatu aurrerapen dokumentuak; dena den, herritarrek alegazioak aurkezteko aukera be izango du, betibe, 2013ko urtarrilaren 21a baino lehen aurkezten badituzte.