11 orduko irakurraldia egiten dabiltza Gernika-Lumon
11 orduko irakurraldi bategaz amaituko dira gaur euskera egunaren harira antolatutako ekitaldiak. Gernika-Lumoko 100 talde eta eragile baino gehiagok parte hartuko dute etenik gabeko irakurraldian. Txomin Aguirreren Garoa liburua irakurtzen dabiltza. ...
11 orduko irakurraldi bategaz amaituko dira gaur euskera egunaren harira antolatutako ekitaldiak. Gernika-Lumoko 100 talde eta eragile baino gehiagok parte hartuko dute etenik gabeko irakurraldian. Txomin Aguirreren Garoa liburua irakurtzen dabiltza.
Irakurraldia 09:00etan hasi da, eta 20:00ak aldera amaituko da. Irakurraldia amaitutakoan, talde argazkia aterako dute irakurle guztiek, eta antolatzaileek zozketa bat egingo dute parte hartzaileen artean.