Desjabetzeen inguruko protokoloa sortuko du Gernika-Lumoko Udalak
Egungo egoera ikusita, desjabetzeen inguruko protokoloa sortzea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak, herrian halako egoera bat suertatuz gero, jarraitu ahal izateko. Azken osoko bilkuran, desjabetzeen inguruko mozio bat aurkeztu zuten Bildukoek. Besteak b...
Egungo egoera ikusita, desjabetzeen inguruko protokoloa sortzea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak, herrian halako egoera bat suertatuz gero, jarraitu ahal izateko.
Azken osoko bilkuran, desjabetzeen inguruko mozio bat aurkeztu zuten Bildukoek. Besteak beste, etxebizitza eskubideak bermatzeko bitartekoak jarri behar direla dio mozio horrek. Bestetik, erreskatetik etekinak ateratzen ari diren bankuek herritarrak etxerik gabe uzten jarraitzea salatu dute. «Bankuak salbatzeko dirua badago, baina pertsonak salbatzeko ez», diote bertan. Era berean, banku, kutxa, kooperatiba eta entitate publiko eta pribatuen jabetzakoak diren kasuetan, desjabetzeak orokorrean eta alokairu erregimenaren baitan emoten diren desjabetzeak denbora mugagabean bertan behera uzteko eskatu dute mozio horren bitartez. Gainera, herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa be exijitu dute.
EAJkoek, abstentzioa
EAJkoak abstenitu egin dira Bildukoen mozioaren aurrean; izan be, horien esanetan, besteak beste, «Gobernu zentralari, Eusko Jaurlaritzari eta udalari berari zer eskatu behar zaien aipatzea falta da». «Ez dakigu holako zerbait gertatzekotan, udalak zehaztutako puntuak betegarriak izango lirateken ala ez», azaldu dute EAJkoek.
EAJkoak izan dira, bestalde, udalari protokoloa egin dezan eskatu diotenak. Dena den, gai hori hurrengo osoko bilkurarako uztea eskatu diete Bildukoei, baina azken horiek denpora luzea itxarotea dela iritzita, mozioaren aldeko botoa emon dute.