Denboraldiko bigarren partida irabazi du KESBek, Tenerifen
Joan den asteburuan, Gernika KESBek denboraldiko bigarren partida irabazi zuen, sailkapeneko azken postuetatik ihes eginez. Gernikarrek garaipen “oso garratzitsua” lortu zuten Tenerife Isla Unica 62-69 menpean hartuta. Izan be, galduz gero, azken sailkatuagaz bardinduta egongo litzateke bertoko taldea. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, “ez da taldearen partidarik onena izan, baina garrantzitsuena lortu dugu: garaipenagaz bueltatzea”. Teneriferen kontrako partida, urduritasun handikoa izan zela nabarmendu du Lopezek. Dioenez, irabazteko premia zuten bi taldeek, eta zelaian argi ikusi zen: “hutsegite askoko partida izan zen, tentsio handiagaz jokatu baigenuen bi taldeek”. Entrenatzailearen ustez, Kanariar Uharteetako taldea mailaz ez bajatzeko lehian egongo da Gernika KESBegaz batera, eta horrenbestez, asteburukoa bi gauzagatik izan da garaipen garrantzitsua: etxetik kanpo irabazi dutelako, eta aurkari zuzen bat menpean hartu dutelako. Partidako jokalari onena Nerera Moreno izan zen. Durangarrak 19 puntuko balorazioa lortu zuen, hamazazpi puntu sartuta eta hamar errebote jasota.
Joan den asteburuan, Gernika KESBek denboraldiko bigarren partida irabazi zuen, sailkapeneko azken postuetatik ihes eginez. Gernikarrek garaipen “oso garratzitsua” lortu zuten Tenerife Isla Unica 62-69 menpean hartuta. Izan be, galduz gero, azken sailkatuagaz bardinduta egongo litzateke bertoko taldea. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, “ez da taldearen partidarik onena izan, baina garrantzitsuena lortu dugu: garaipenagaz bueltatzea”.
Teneriferen kontrako partida, urduritasun handikoa izan zela nabarmendu du Lopezek. Dioenez, irabazteko premia zuten bi taldeek, eta zelaian argi ikusi zen: “hutsegite askoko partida izan zen, tentsio handiagaz jokatu baigenuen bi taldeek”.
Entrenatzailearen ustez, Kanariar Uharteetako taldea mailaz ez bajatzeko lehian egongo da Gernika KESBegaz batera, eta horrenbestez, asteburukoa bi gauzagatik izan da garaipen garrantzitsua: etxetik kanpo irabazi dutelako, eta aurkari zuzen bat menpean hartu dutelako.
Partidako jokalari onena Nerera Moreno izan zen. Durangarrak 19 puntuko balorazioa lortu zuen, hamazazpi puntu sartuta eta hamar errebote jasota.