Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoajokatu zen atzo Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Miren Amuriza, Peio Ormazabal eta Beñat Ugartetxea 2010eko finalistak, Iratxe Ibarra Berriatuko kanporaketako irabazlea, Ibon Ajuria Balmasedako saioko irabazlea eta puntuen arabera sailkatutako Joseba Artza izan ziren oholtza gainean. Puntuaziorik altuena lortuta, Miren Amurizak lortu zuen finalerako zuzeneko txartela. Azken finalaurrekoa izanik, gainera, Gernika-Lumon erabaki zen beste zein bost bertsolari sartu diren finalean. Bada, puntuazinoaren arabera, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amurizagaz batera, Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita muxikarra izango dira Miribillako Bilbao Arenan kantuan.
Abenduaren 15ean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, 17:30ean. Sarrerak aurretiaz eros daitezke
www.bertsosarrerak.eu webgunean, eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako lehiatilan. 12:00etarako zabalduko dute txarteldegia.






