Baldiri Aleu-ko madarikazioa apurtu du Bizkaia Gernikak
Bizkaia Gernikak liga irabazteko hautagai sendoa dela erakutsi du barriro be, Santboiana (Herrialde Katalanak) hirugarren sailkatua zena menpean hartu ostean. Herrialde Katalanetan 8-32 irabazita, gainera, basurdeek madarikazio bat apurtu dute, lehenen...
Bizkaia Gernikak liga irabazteko hautagai sendoa dela erakutsi du barriro be, Santboiana (Herrialde Katalanak) hirugarren sailkatua zena menpean hartu ostean. Herrialde Katalanetan 8-32 irabazita, gainera, basurdeek madarikazio bat apurtu dute, lehenengo biderrez irabazi baitute Baldir Aleu zelaian.
Bizkaia Gernikak nahiko erraz irabazi zuen, lehen momentutik aurrea hartuta. Hain zuzen, bosgarren minutuan aurreratu ziren bertokoak Mazzochiren entsegu bati esker. Hala, lehenengo zatia 3-14 amaitu zen, basurdeen alde.
Gernikarrak partida zarratzeko asmoagaz zelairatu ziren bigarren zatian, eta baita lortu be. Montagut egin zuen hirugarre entsegua eta Lasak laugarrena, erasoko bonus puntua lortuz.
Santboiana menpean hartuta, bertokoek sendo jarraitzen dute sailkapenaren buruan, eta VRAC bigarren sailkatua hamahiru puntura dute. Dena den, gernikarrek bi partida gehiago jokatu dituzte.