Euskaraz bizitzeko aukerak zabaldu guran, bi ekimen abiarazi dituzte
Umeei eta gazteei euskaraz bizitzeko aukerak zabaldu asmoz, Bermeoko Udalak herriko ikastetxeekin batera, bi ekimen abiarazi dituzte. Lehenengoa 15 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu, Gaztezulo aldizkaria tresna moduan erabilita. Bigarrena, barriz, eskola agenda da. Hori 6 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago. Irakurri gozatuz ekimenaren bitartez, gazteen irakurzaletasuna sustatu gura da. Horretarako, azken urteetan egin moduan, aurten be, 132 gaztek Gaztezulo aldizkaria jasoko dute datozen sei hilabeteetan. Hainbat dira Gaztezulo aldizkariak jorratzen dituen gaiak: kirola, musika, elkarrizketak, bideojokoak, horoskopoa, sexua, zinema, literatura… «gazteek gustoko dituzten gaiak lantzen dituzte horretan», azaldu du Maite Alvarez de Zarate Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak. Gainera, paperea ez ezik, euskarri elektronikoan be jaso daiteke aldizkaria Iritziak jaso Sei hilabeteko epea amaitzerakoan, iritzia galdetu eta harpidedun egiteko eskaintza egingo diote gazteei, bai papereko aldizkariarena, baita aldizkari elektronikoarena be. Asier Abaroa Sagrado Corazon ikastetxeko euskara normalkuntzarako arduradunak adierazi legez, «irakurketa modu ludiko batean lantzeko aukera eskaintzen du Gaztezulok. Ez dute zertan derrigortuta irakurri behar. Gainera, hurbileko gaien barri emoten die gazteei». Bestalde, Amaia Erekatxo Institutuko euskara normalkuntzarako arduradunak gurasoak animatu ditu harpidetza egitera, «ez da diru asko eta adin desberdinetarako baliogarria da aldizkaria». Orain arte ekimen honek gazteen artean [...]
Umeei eta gazteei euskaraz bizitzeko aukerak zabaldu asmoz, Bermeoko Udalak herriko ikastetxeekin batera, bi ekimen abiarazi dituzte. Lehenengoa 15 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu, Gaztezulo aldizkaria tresna moduan erabilita. Bigarrena, barriz, eskola agenda da. Hori 6 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago.
Irakurri gozatuz ekimenaren bitartez, gazteen irakurzaletasuna sustatu gura da. Horretarako, azken urteetan egin moduan, aurten be, 132 gaztek Gaztezulo aldizkaria jasoko dute datozen sei hilabeteetan. Hainbat dira Gaztezulo aldizkariak jorratzen dituen gaiak: kirola, musika, elkarrizketak, bideojokoak, horoskopoa, sexua, zinema, literatura… «gazteek gustoko dituzten gaiak lantzen dituzte horretan», azaldu du Maite Alvarez de Zarate Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak. Gainera, paperea ez ezik, euskarri elektronikoan be jaso daiteke aldizkaria
Iritziak jaso
Sei hilabeteko epea amaitzerakoan, iritzia galdetu eta harpidedun egiteko eskaintza egingo diote gazteei, bai papereko aldizkariarena, baita aldizkari elektronikoarena be.
Asier Abaroa Sagrado Corazon ikastetxeko euskara normalkuntzarako arduradunak adierazi legez, «irakurketa modu ludiko batean lantzeko aukera eskaintzen du Gaztezulok. Ez dute zertan derrigortuta irakurri behar. Gainera, hurbileko gaien barri emoten die gazteei». Bestalde, Amaia Erekatxo Institutuko euskara normalkuntzarako arduradunak gurasoak animatu ditu harpidetza egitera, «ez da diru asko eta adin desberdinetarako baliogarria da aldizkaria».
Orain arte ekimen honek gazteen artean «harrera ona» izan duela nabarmendu du Zaratek eta «aurten be horrela izatea espero dugu».
Eskola Agenda
Elkarlana eginda, martxan ipini duten bigarren ekimena, barriz, eskola agenda da. Sei eta hamabi urte bitarteko umeei eta gazteei banatu diote poesia tanta bat egunean izena daraman eskola agenda. Aurten, ikastetxe bik parte hartu dute ekimen horretan eta esan dutenez 700 ale banatu dituzte, hain zuzen be.
Yolanda Arrietak diseinatutako agenda dela azaldu dute eta horren bitartez, «umeek poesia lagun izango dutela» adierazi du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek. Izan be, egun bakoitzeko poesia bat darama agendak. Arrietaren poesiez gain, hainbat euskal idazleren poesiek osatzen dute agenda.
Euskara teknikariaren hitzetan, «eskola agenda tresna garrantzitsua da ikastetxearen, ikaslearen eta gurasoen arteko hartu-emonean. Egunero ikastetxetik etxera eta etxetik ikastetxera ibiltzen denez, hartu-emon hori euskaraz izan dadin laguntzeko helburua du agendak».