Bost etxebizitza tasatu alokairuan ipiniko ditu Bermeoko Udalak
San Martin kaleko 7. atarian dauden bost etxebizitza tasatu alokairuan ipintzeko erabakia hartu du Bermeoko Udalak. Saldu barik gelditu diren 1B, 1C, 2B, 3B eta 4B dira, hain zuzen be, alokairuan jarriko dituztenak. Bermeoko Udaletik azaldu duten modua...
San Martin kaleko 7. atarian dauden bost etxebizitza tasatu alokairuan ipintzeko erabakia hartu du Bermeoko Udalak. Saldu barik gelditu diren 1B, 1C, 2B, 3B eta 4B dira, hain zuzen be, alokairuan jarriko dituztenak.
Bermeoko Udaletik azaldu duten modua, «etxebizitza horien erabilera erregimena jabetza izatea finkatu zen». Halanda be, horiek saltzeko hainbat zozketa egin ondoren, aipatu etxebizitzak saldu barik geratu direla eta, «irtenbide bat emon asmoz», alokairuan ipintzeko erabakia hartu dute.
Udal etxebizitza tasatuak izanik, alokatzeko be, interesatuek beraien babes-errejimenak xedatzen dituen baldintzak bete behar dituzte, batez be, etxebizitza beharrizana izatea. Horrez gain, Bermeon erroldatuta egon beharko dute eta adinez nagusiak edo emantzipatuak izan beharko dira.