Bihartik etzira tarteka itxita egongo da Muxikatik Zornotzarako errepidea
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urriaren 30etik 31ra (martitzenetik eguaztenera) itxi egingo dute zenbait unetan BI-635 errepidea, noranzko bietan. Zornotzako Larrea auzoaren eta Muxikako Gorozika auzoaren artean zarratuko dute, hain zuzen b...
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urriaren 30etik 31ra (martitzenetik eguaztenera) itxi egingo dute zenbait unetan BI-635 errepidea, noranzko bietan. Zornotzako Larrea auzoaren eta Muxikako Gorozika auzoaren artean zarratuko dute, hain zuzen be, bidea.
Aldundiak zehaztu duenez, zuhaitzak mozteko lanak egin behar dituzte errepidetik hurbil, eta horretarako ezinbestekoa dela trafikoa moztea, segurtasun arrazoiak tarteko.