Ander Elortegi, zuzeneko txartelik barik
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak zapatu-domekan jokatuko dira, Mungia eta Sopelan. Ander Elortegi natxituarrak Mungian zeukan jokoan finalaurretarako txartela, baina Fredi Paia algortarra nagusitu zen saio horretan...
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren kanporaketak zapatu-domekan jokatuko dira, Mungia eta Sopelan. Ander Elortegi natxituarrak Mungian zeukan jokoan finalaurretarako txartela, baina Fredi Paia algortarra nagusitu zen saio horretan. Sopelan, aldiz, Igor Elortza durangarrak lortu zituen puntu gehien.
Oraingoz, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko ordezkari banak lortu dute finalaurrekoetarako txartela: Iratxe Ibarra markina-xemeindarrak eta Ibon Ajuria gernikarrak. Berriatuko saioan nagusitu zen Ibarra, eta Balmasedakoan Ajuria.
Bertsozale elkarteak jakinarazi duenez, www.bertsosarrerak.eu helbidearen bitartez eros daitezke saioetarako sarrerak. Orain arte, gainera, kanporaketa saioetako zein finaleko sarrerak baino ez dira egon eskuragarri webgune horretan, baina dagoeneko finalaurreetako sarrerak erosteko aukera be badago. Finalaurreetako sarrera arruntak 10 euro balio du, bazkideenak 7 eta gazteenak (16 urtera arte) 5 euro.