KESBekoak joan den asteburuko partidan
Gernika KESBeko neskek Las Rozas talde madrildarraren kontra jokatuko du ligaren bigarren partida. Joan de asteburuan UPVri ligaren estreineko partida irabazita, KESBekoek garaipen handia lortu zuten, eta horrenbestez, moralez gainezka joango dira Madril (Espainia) aldera. Bihar jokatuko dute norgehiagoka, eta etxetik kanpo jokatzen dutenez, garaipena lortzea, “zailagoa” izango da Mario Lopez entrenatzailearen ustez.
Las Rozasek ligaren lehenengo partida galdu zuen. Hala, gernikarren azpitik daude madrildarrak, sailkapen nagusian. Bi taldeek defentsa sendoa egiten dute, eta aurreikuspenak betez gero, puntu gutxiko partida izango da. Garaipena lortuz gero, bertokoek bigarren partida irabaziko lukete jarraian, sailkapenaren goikaldera helduz.
Joan den denboraldian, KESBeko neskek ligaren bi partidak irabazi zituzten Las Rozasen kontra. Hala, barriro hartu gura dituzte menpean madrildarrak, bolada onagaz jarraitzeko.