Spookypheria Productions kultur elkarteak antolatzen duen Halloween Metal Fest jaialdiak bost urte beteko ditu aurton eta aurrekoetan baino «indar gehiagorekin» agertuko da beldurra eta metala uztartzen dituen jaialdia. Beste behin be, Amerikako Estatu Batuetan (AEB) hain famatua den Halloween jaia ospatzeko aukera izango dute bermeotarrek; hori bai, hiru egun beranduago. Izan be, aurtengo Halloween Metal Fest jaialdia azaroaren 3an egingo dute, aurrekoetan legez, Bermeoko Kafe Antzokian. 20:30ean ateak ireki Antolatzaileek jakinarazi legez, 20:30ean irekiko dituzte Kafe Antzokiko ateak, eta goizaldea ondo sartu arte festa giroa nagusituko da Antzokian. Lehenik eta behin, jaialdi horretan ohikoa bihurtu den moduan, musika bideo emonaldiekin hasiko dira, videojukebox-ekin, hain zuzen be: «Bideo horiek taldeko kideon lagunak diren zenbaitek aurkezten dituzte». Gutxi gorabehera hamabi musika bideo ikusteko aukera egongo dela zehaztu dute. Horiek amaitu ostean, barriz, «jendeak gustuko izaten dituen toma faltsuak ipiniko ditugu; hau da, aurkezpenak grabatzen ditugunean sortzen diren irudiekin sortutakoak». Hiru talderen kontzertuak Musika bideo emonaldien ostean, kontzertuen txanda izango da. Hiru izango dira, hain zuzen be, Antzokiko agertoki gainean izango diren taldeak. Lehenengoak Bullets of Misery gernikarrak izango dira. MetalCore edo DeathCore tankerako soinuak lantzen dituzte, euskaraz abestuta. Horiek, gainera, Eskuak odolez busti abestiaren bideokliparen aurkezpena egingo dutela jakinarazi dute. Taldeak grabatu [...]
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren Eguna ospatu du gaur goizean, Lehendakaritzan. Ekitaldi instituzional hori Gernikako Arbolaren Gurutzea Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiari emateko baliatu dute. Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren eskutik jaso du Ar...
Ia dena dago prest Gernika-Lumoko hitzordu garrantzitsuenetarikorako. Astelehenean milaka lagun hartuko ditu herriak, urriko azken asteleheneko azoka entzutetsuan. Baserri mundua kalera atera eta nekazal kutsua hartuko du Gernika-Lumok, eta horren erantzule izango dira han eta hemen ipiniko dituzten 286 saltokiak. Ohiko kaleetan kokatuko dituzte saltoki guztiak, baina aurten izango da aldaketaren bat edo beste, Juan Calzada kaleko obren eraginez. Hala, kale hori bere osotasunean hartu izan ohi dute ortuariek, baina aurten makinaria ipiniko dute tarte batean, ortuarientzat ez bezala, horientzako ez delako etxolarik behar. Bada, desmuntaketarik egin behar ez izanak martitzenean kaleko obrekin jarraitu ahal izatea ahalbidetuko du, Iñaki Gorroño Eria arloko zinegotziak azaldu duenez. Aldaketa hori eginda, saltoki gehienak (68) Artekalen egongo direla azaldu du Gorroñok. San Juanen (60), Pasealekuan (54), Industria kalean (40), Juan Calzadan (31) eta 8 de Eneron (20) kokatuko dituzte gainontzekoak. Produktuei dagokienez, ordezkaritza zabalena gazta saltzaileena izango da, 65 ekoizle batuko baitira Gernika-Lumon. Artisautzak 54 saltoki edukiko ditu, ortuariek 43, txakolinak hogei, sagardoak sei, euskal pastelak eta ogiak hamabost, kontserbek hamalau, makinariak hamazazpi, eztiak bost, lorek bi eta erroskilek bederatzi. Esnekiak saltzen dituen postu bat be egongo da, eta bestelakoentzako hamahiru. Saltoki guzti-guztiak saltzailearen izen-abizenarekin, jatorriarekin eta produktuaren informazioarekin egongo dira identifikatuta. Bestalde, beti [...]
Jon Salsamendi (Orio; Gipuzkoa) Urdaibairen entrenatzaile barria izango da, bi aldeak akordio batera heldu ostean. Josu Zabalondo Urdaibairen presidenteak jakinarazi duenez, entrenatzaile eta arraunlari oriotarra atzo batu zen taldeko arduradunekin, eta urte beteko kontratua sinatu zuen. Presidentearen berbetan, “Salsamendi lanean hasteko gogotsu dago, eta dagoeneko, arraunlari gehienekin jarri da harremanetan”. Zabalondoren ustez, entrenatzaile barriak “esperientzia” emongo dio talderi. “Zazpi urte egin ditu Astilleron (Asturias), eta azken hiru urteetan, gainera, taldeko entrenatzailea be izan da”. Hala, fitxaketa ona egin dutela deritzo presidenteak. Azaroaren 15ean hasiko dute aurredenboraldia Urdaibaiko mutilek.
Txomin Ziluaga zena gaur arratsaldean omendu eta agurtu dute Ibarrangelun, Laga hondartzan. Ezker abertzaleko buruzagi historikoa atzo hil zen; duela hiru egun lurrera erori, eta ospitalean zendu da. 1939an jaio zen, Erandion. Ezker abertzaleko ordez...
Primeran hasi du denboraldia Bermeo Futbol Taldeko nesken talde barriak. Bizkerreren aurka kanpoan jokatu zuten lehenengo partida bardindu egin zuten; bigarrena, barriz, etxean jokatu eta 2-0 irabazi dute, Itugarperen aurka. Sortu barri den talde batentzat ezinezkoa litzateke gehiago eskatu. Horregatik, «oso pozik baino gehiago» dago neskak entrenatzeaz arduratzen den Patxi Trinidad gernikarra. Hamabi urtetan nesken talderik barik egon da Bermeo Futbol Taldea; aurton, barriz bi talde osatu dituzte. 12 eta 18 urte bitarteko neskak dira. 12 eta 14 urte bitartean dituztenek kimuen kategorian jokatuko dute, horiek asteburu honetan hasiko dute liga, eta «urduri xamar» zeuden eguazteneko entrenamenduan. «Ez da bardina orain arte egin dugun moduan lagun arteko partidak jokatzea eta ligako partida bat jokatzea», zioen taldeko batek. 14 eta 18 urte bitartekoak, bestalde, kadete-gazte kategorian jokatzen ari dira. «Gogo handiz» lanean Nesken entrenatzaileak jakinarazi duen moduan, «neskak gogotsu ari dira lanean, fin dabiltza lanean, benetan. Gainera, normalean denak etortzen dira entrenamenduetara eguzkia egin zein euria egin, bardin zaie». Beraien artean «giro oso ona» sortu dela nabarmendu du Trinidadek. «Pozik» dago gernikarra, orain dela bi hilabete bakarrik hasi zirelako lanean eta «inoiz futbolera jokatu ez duten neskentzat denboraldia horrela hastea benetan pozgarria» delako. Nesken taldea ia konturatu barik eratu dela esan [...]
Busturialdeko artisten lanak ezagutarazteko ahalegina egin ohi du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta horren erakusgarri da orain ikusgai daukan bilduma. Gema Uriarteren eta Joseba Uriarteren lanak erakusketa batean jaso ditu kultur etxeak. Neba-arreba b...
Txomin Ziluaga zena gaur arratsaldean omendu eta agurtuko dute Ibarrangelun, Laga hondartzan, 18:00etatik aurrera egingo duten ekitaldi batean. Ezker abertzaleko buruzagi historikoa atzo hil zen; duela hiru egun lurrera erori, eta ospitalean zendu da. ...