Jon Salsamendi oriotarra Urdaibairen entrenatzaile barria izango da
Jon Salsamendi (Orio; Gipuzkoa) Urdaibairen entrenatzaile barria izango da, bi aldeak akordio batera heldu ostean. Josu Zabalondo Urdaibairen presidenteak jakinarazi duenez, entrenatzaile eta arraunlari oriotarra atzo batu zen taldeko arduradunekin, eta urte beteko kontratua sinatu zuen. Presidentearen berbetan, “Salsamendi lanean hasteko gogotsu dago, eta dagoeneko, arraunlari gehienekin jarri da harremanetan”. Zabalondoren ustez, entrenatzaile barriak “esperientzia” emongo dio talderi. “Zazpi urte egin ditu Astilleron (Asturias), eta azken hiru urteetan, gainera, taldeko entrenatzailea be izan da”. Hala, fitxaketa ona egin dutela deritzo presidenteak. Azaroaren 15ean hasiko dute aurredenboraldia Urdaibaiko mutilek.
Jon Salsamendi (Orio; Gipuzkoa) Urdaibairen entrenatzaile barria izango da, bi aldeak akordio batera heldu ostean. Josu Zabalondo Urdaibairen presidenteak jakinarazi duenez, entrenatzaile eta arraunlari oriotarra atzo batu zen taldeko arduradunekin, eta urte beteko kontratua sinatu zuen.
Presidentearen berbetan, “Salsamendi lanean hasteko gogotsu dago, eta dagoeneko, arraunlari gehienekin jarri da harremanetan”. Zabalondoren ustez, entrenatzaile barriak “esperientzia” emongo dio talderi. “Zazpi urte egin ditu Astilleron (Asturias), eta azken hiru urteetan, gainera, taldeko entrenatzailea be izan da”. Hala, fitxaketa ona egin dutela deritzo presidenteak.
Azaroaren 15ean hasiko dute aurredenboraldia Urdaibaiko mutilek.