Ibarrangeluko Laga hondartzan agurtu dute Txomin Ziluaga
Txomin Ziluaga zena gaur arratsaldean omendu eta agurtu dute Ibarrangelun, Laga hondartzan. Ezker abertzaleko buruzagi historikoa atzo hil zen; duela hiru egun lurrera erori, eta ospitalean zendu da. 1939an jaio zen, Erandion. Ezker abertzaleko ordez...
Txomin Ziluaga zena gaur arratsaldean omendu eta agurtu dute Ibarrangelun, Laga hondartzan. Ezker abertzaleko buruzagi historikoa atzo hil zen; duela hiru egun lurrera erori, eta ospitalean zendu da. 1939an jaio zen, Erandion. Ezker abertzaleko ordezkaritza zabala egon da omenaldi ekitaldira. Hainbat herritar be batu dira Lagan.
Ohar baten bidez, ezker abertzaleak haren “ekarpen humano, politiko eta militantea nabarmendu eta eskertu” zituen atzo. “Bere herriarekiko eta herritarrekiko konpromiso iraultzailea izan da Txomin Ziluagaren bizitzaren ardatza. Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokaren lehen lerroan izan da”.