Eusko Jaurlaritzak Euskadiren Eguna ospatu du gaur goizean, Lehendakaritzan. Ekitaldi instituzional hori Gernikako Arbolaren Gurutzea Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiari emateko baliatu dute. Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren eskutik jaso du Ar...
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren Eguna ospatu du gaur goizean, Lehendakaritzan. Ekitaldi instituzional hori Gernikako Arbolaren Gurutzea Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiari emateko baliatu dute. Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren eskutik jaso du Ardanzak aintzatespen hori.
Horrez gain, Lan Onari goraipamenak jaso dituzte Jose Luis Novoa Eibarko Armeria Eskolaren Zuzendariak; Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleek; eta Maider Unda, Maialen Chourraut, Richard Oribe, Patricia Elorza, Eli Pinedo eta Nely Carla Alberto euskal kirolari olinpikoek. Halaber, Frantziako Errepublikak jaso du Lagun Onari goraipamena, “ETAren aurka egindako lanarengatik”.