“Fin eta gogotsu” hasi dira Bermeo Futbol Taldeko neskak
Primeran hasi du denboraldia Bermeo Futbol Taldeko nesken talde barriak. Bizkerreren aurka kanpoan jokatu zuten lehenengo partida bardindu egin zuten; bigarrena, barriz, etxean jokatu eta 2-0 irabazi dute, Itugarperen aurka. Sortu barri den talde batentzat ezinezkoa litzateke gehiago eskatu. Horregatik, «oso pozik baino gehiago» dago neskak entrenatzeaz arduratzen den Patxi Trinidad gernikarra. Hamabi urtetan nesken talderik barik egon da Bermeo Futbol Taldea; aurton, barriz bi talde osatu dituzte. 12 eta 18 urte bitarteko neskak dira. 12 eta 14 urte bitartean dituztenek kimuen kategorian jokatuko dute, horiek asteburu honetan hasiko dute liga, eta «urduri xamar» zeuden eguazteneko entrenamenduan. «Ez da bardina orain arte egin dugun moduan lagun arteko partidak jokatzea eta ligako partida bat jokatzea», zioen taldeko batek. 14 eta 18 urte bitartekoak, bestalde, kadete-gazte kategorian jokatzen ari dira. «Gogo handiz» lanean Nesken entrenatzaileak jakinarazi duen moduan, «neskak gogotsu ari dira lanean, fin dabiltza lanean, benetan. Gainera, normalean denak etortzen dira entrenamenduetara eguzkia egin zein euria egin, bardin zaie». Beraien artean «giro oso ona» sortu dela nabarmendu du Trinidadek. «Pozik» dago gernikarra, orain dela bi hilabete bakarrik hasi zirelako lanean eta «inoiz futbolera jokatu ez duten neskentzat denboraldia horrela hastea benetan pozgarria» delako. Nesken taldea ia konturatu barik eratu dela esan [...]
Primeran hasi du denboraldia Bermeo Futbol Taldeko nesken talde barriak. Bizkerreren aurka kanpoan jokatu zuten lehenengo partida bardindu egin zuten; bigarrena, barriz, etxean jokatu eta 2-0 irabazi dute, Itugarperen aurka. Sortu barri den talde batentzat ezinezkoa litzateke gehiago eskatu. Horregatik, «oso pozik baino gehiago» dago neskak entrenatzeaz arduratzen den Patxi Trinidad gernikarra.
Hamabi urtetan nesken talderik barik egon da Bermeo Futbol Taldea; aurton, barriz bi talde osatu dituzte. 12 eta 18 urte bitarteko neskak dira. 12 eta 14 urte bitartean dituztenek kimuen kategorian jokatuko dute, horiek asteburu honetan hasiko dute liga, eta «urduri xamar» zeuden eguazteneko entrenamenduan. «Ez da bardina orain arte egin dugun moduan lagun arteko partidak jokatzea eta ligako partida bat jokatzea», zioen taldeko batek. 14 eta 18 urte bitartekoak, bestalde, kadete-gazte kategorian jokatzen ari dira.
«Gogo handiz» lanean
Nesken entrenatzaileak jakinarazi duen moduan, «neskak gogotsu ari dira lanean, fin dabiltza lanean, benetan. Gainera, normalean denak etortzen dira entrenamenduetara eguzkia egin zein euria egin, bardin zaie». Beraien artean «giro oso ona» sortu dela nabarmendu du Trinidadek.
«Pozik» dago gernikarra, orain dela bi hilabete bakarrik hasi zirelako lanean eta «inoiz futbolera jokatu ez duten neskentzat denboraldia horrela hastea benetan pozgarria» delako.
Nesken taldea ia konturatu barik eratu dela esan du entrenatzaileak, «zenbait neska hemen, futbol zelaian, izaten ziren jokatzen, eta horiei aukera emoteko deialdia egin genien herriko neskei, ea posible zen talde bat eratzea». Lehenengo egunerako zazpi edo zortzi neska bildu ziren, eta hirugarren egunerako 30 neska zirela azaldu du: «Inoiz ez nuen pentsatuko horrelako erantzunik izango zuenik deialdiak, benetan harrigarria izan zen».