Bi erakusketa, espazio bakarra
Busturialdeko artisten lanak ezagutarazteko ahalegina egin ohi du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta horren erakusgarri da orain ikusgai daukan bilduma. Gema Uriarteren eta Joseba Uriarteren lanak erakusketa batean jaso ditu kultur etxeak. Neba-arreba b...
Busturialdeko artisten lanak ezagutarazteko ahalegina egin ohi du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta horren erakusgarri da orain ikusgai daukan bilduma. Gema Uriarteren eta Joseba Uriarteren lanak erakusketa batean jaso ditu kultur etxeak. Neba-arreba biren lanak dira bildutakoak, espazio bakarrean bi erakusketa eskainiz bisitariari.
Buztinaren sentiberak izenburupean aurkezten ditu bere lanak Gema Uriartek (Gautegiz Arteaga, 1967). «Aurretik pentsatu gabeko sormen prozedura baten serieak» eroan ditu kultur etxeko erakusketa gelara, «elkarren osagarri badira be, bakarka be zentzua» hartzen duten figurak. «Kontrajartzen edota elkarren osagarri diren figurak dira, hizketaldi isilak, ezkutuko sentimenduak eta, batez be, emakumeak agerian uzten dituztenak. Buztinarekin sentsazioak sortzen jolastuz eta nola egiten den horretan pentsatzen gelditu barik». Urdaibai, itsasadarraren barnean izenburupean dakartza bere lanak Joseba Uriartek (Gautegiz Arteaga, 1961).
Erakusketa azaroaren 14ra arte egongo da ikusgai Gernika-Lumon.