San Miguel jaiak ospatuko dituzte asteburuan zenbait herritan
Ez dira gutxi asteburuak aisialdira begira dakartzan aukerak, San Miguel jaiak ospatuko baitituzte Bermeon, Busturian, Ereñon eta Mendatan.
Herriko jai nagusiak dira sanmiguelak Ereñon eta, horrenbestez, egitarau zabala prestatu dute egunotarako. Txomin Arana moto gidariak jaurtiko du pregoia gaur, hiru eguneko egitarauari bide emanez. Sukalki eguna izango dute biharkoa eta Mikel Deuna baselizara XXXI. Igoera eta herri bazkaria egingo dituzte domekan. Txantxiku eta mus txapelketarik, umeentzako jolasik, dantza saiorik eta herri kirolik ez da faltako Ereñon.
Bermeoko San Migel auzoan, Busturiko Altamiran eta Mendatan be jaiak izango dituzte asteburuan. Bermeon, gainera, San Jeronimo eguna be ospatuko dute domekan, auzo bazkari bat eginez, besteak beste. Busturian, dantza saioa, bertso saioa eta idi probak izango dituzte aukeran, beste jarduera batzuen artean.
Egitaraua:
Bermeo (San Migel auzoa)
Gaur.
-19:30ean, Bertsolari dokumentala.
-20:30ean, mus txapelketa.
Bihar.
-11:00etan, dunbada.
-11:30ean, meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta trikitixa.
-13:00ean, sokatira.
-18:00etan, asto probak.
-19:00ean, Bertsolari dokumentala.
-21:00etan, urdaiazpikoa eta erromeria Urdaibai taldeagaz.
Etzi (San Jeronimo).
-11:00etan, dunbada eta txokolate jana.
-12:00etan, arimen aldeko meza. Ondoren, Izaro Abesbatzaren ekitaldia.
-13:00etan, errifa zozketa. Ondoren, trikitixa.
-14:30ean, auzoko bazkaria.
-Zapatu-domekan argazki erakusketa, eliza atarian.
Busturia (Altamira)
Bihar.
-12:00etan, meza nagusia.
-12:30ean, Irrintzi Alai Dantza Taldea.
-13:30ean, pintxo poteoa.
-19:30ean, bertsolariak: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Arkaitz Estiballes.
Etzi.
-11:30ean, meza nagusia.
-12:30ean, trikitixa tabernaz taberna (Malen eta Andere).
-17:30ean, idi probak. Iturbe anaiak (Makuleta), Madariaga anaiak (Makuleta) eta Duñabeitia (Kortezubi).
Ereño
Gaur.
-17:00etan, briska txapelketa (izena emoteko epea 16:30ean zabalduko dute. 6 euro bikoteko). Sariak, bikoteko: 120 euro eta gau bateko egonaldia Endeitze nekazalturismoan, 60 euro, 40 euro eta 20 euro.
-18:00etan, Ereñoko eta inguruko herrietako umeen eskupilota partidak, Montorre pelota taldeak antolatuta.
-19:00etan, eskupilota partidak, Arkupe pelota taldeak antolatuta:
Etxebarria-Bidaburu/Bidaburu-Arrizabalaga.
-21:00etan, txupinaren jaurtiketa eta pregoia Txomin Arana moto gidari ereñarraren esku-tik.
-21:30ean, bakailao jana, musikagaz alaituta.
Bihar.
-12:00etan, meza Mikel Deuna elizan.
-Ondoren, trikitilariak eta pintxoak elizpean, herriko erretiratuentzat. Sukalki txapelketaren hasiera.
-12:45ean, buruhandiak.
-13:15ean, txantxiku txapelketa (sariak egongo dira).
-14:30ean, sukalki kazolen aurkezpena (sariak egongo dira lehenengo hirurentzat).
-17:00etan, mus txapelketa (izena emoteko epea 16:30ean irekiko dute. 12 euro bikoteko).
Sariak, bikoteko: 280 euro eta txapela, 160 euro, 100 euro eta 60 euro.
-17:30ean, umeen jolasak eta pailazoak.
-21:30ean, trikipoteoa Elexaldeko tabernetan.
-Opariak egongo dira txos-
nan eta kultur etxeko taber-nan.
Etzi.
-12:15ean, meza Ereñozarko Mikel Deunaren baselizan. Ondoren, trikitilariak.
-13:00etan, Mikel Deuna baselizara XXXI. igoera, Arita-Berri jatetxeak babestuta. Sariak: 120 euro, txapela eta kamiseta; 80 euro eta kamiseta; 50 euro eta kamiseta.
Parte hartzaile guztientzako egongo dira sariak. Egunean bertan emon daiteke izena, bestela, goiatz.ereno@bizkaia.org helbidera idatzita edo udaletxean (94-625 46 21).
-13:30ean, Kabelinatxe dantza taldearen saioa.
-15:00etan, bazkari herrikoia, frontoian.
-18:00etan, herri kirolak (auzoetako lehiaketa zortziko taldeetan).
-18:00etan, Xaibor.
Mendata
Gaur.
-19:00etan, txopo jartzea.
-19:30ean, txupinaren jaurtiketa eta pregoia.
-20:00etan, mus txapelketa.
-22:00etan, poteoa trikitilariekin eta bakailao jana.
Bihar.
-11:00etan, Elexaldetik abiatuko dira herritarrak Mendaturirantza, trikitilariek lagunduta. Umeentzako gurdia egongo da.
-12:00etan, Bolatokian, lehenagoko baserriaren inguruan, bikote baten zilarrezko ezteien ospakizuna: irakurketa herriko epailearen eskutik eta ohorezko aurreskua bikoteari. Ostean, ardo gozoa eta gailetak.
-13:00etan, meza Elexalden, herriko koruak abestuta.
-Ostean, frontoian, txotx ofiziala eta herri bazkaria, trikitilariek alaituta (14:30ean bazkalduko dute umeek eta 15:00etan helduek). Bazkalostean, sorpresa ugari eta oparien zozketa.
-Iluntzean, erromeria.
Etzi.
-12:00etan, arimen aldeko meza.