Gernika-Lumo “itxita” dagoela nabarmendu du LABek
Gernika “itxita” dagoela eta, gaurko grebaren lehen balorazio “oso positiboa” egin du LAB sindikatuak. Industriagunea “guztiz zarratuta” dagoela nabarmendu du Aitziber Barandika Lea-Artibai eta Busturialdeko LABeko a...
Gernika “itxita” dagoela eta, gaurko grebaren lehen balorazio “oso positiboa” egin du LAB sindikatuak. Industriagunea “guztiz zarratuta” dagoela nabarmendu du Aitziber Barandika Lea-Artibai eta Busturialdeko LABeko arduradunak. “Enpresa handiena, Losal, itxita dago. Horrek esan gura du gure herria ez dagoela erreformen eta murrizketen alde. Izan be, badago beste eredurik ezartzea Euskal Herrian. Gaurko egunak horren aldeko apustua egiten dugula uzten du agerian”.
Aurreko beste deialdi batzuetan ez bezala, herriko supermerkatuek ireki be ez dutela egin be nabarmendu dute sindikatuek. Banketxeei dagokienez, bizpahiru sukurtsal zabalik egon dira goizean goiz, baina informazio piketeak handik pasatzerakoan ixtea erabaki dute.
Ajangizko Maier S. Coop enpresako beharginen gehiengoak, bestalde, greba egitearen alde egin dute bozketan, baina emaitza ez da loteslea.