Beste deialdi batzuetan baino jarraipen zabalagoa izaten ari da greba Bermeon
Gaurko greba orokorra jarraipen zabala ari da izaten Bermeon, beste deialdi batzuetan baino zabalagoa, sindikatuek nabarmendu dutenez. Oro har, industriagunean “mugimendu gutxi” dabilela azaldu dute. Salica, Serrats eta Wartsila Iberica enp...
Gaurko greba orokorra jarraipen zabala ari da izaten Bermeon, beste deialdi batzuetan baino zabalagoa, sindikatuek nabarmendu dutenez. Oro har, industriagunean “mugimendu gutxi” dabilela azaldu dute. Salica, Serrats eta Wartsila Iberica enpresetan produkzioa geratuta dagoela zehaztu dute, eta Zallo kontserba enpresan, aldi baterako behargin batzuk ez ezik, grebagaz bat egin dutela. Albacora eta industriaguneko gainontzeko enpresak be geratuta daude.
Herriguneari dagokionez, gehiena dago itxita. Taberna bat, supermerkatu bat eta banketxe bi izan ezik, gainontzeko guztia zarratuta dagoela zehaztu dute sindikatuek.