Apraizek eta Olaizola IIak sanmateoetako finalean egon gura dute
Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak sanmateoetako finala jokatzeko aukerekin jarraitzen dute, atzo txapelketaren bigarren partida irabazi osatean. Lehenengo partida Berasaluze VIIIaren eta Albisuren kontra galdu ostean, derrigorre...
Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak sanmateoetako finala jokatzeko aukerekin jarraitzen dute, atzo txapelketaren bigarren partida irabazi osatean. Lehenengo partida Berasaluze VIIIaren eta Albisuren kontra galdu ostean, derrigorrez irabazi behar zuten atzo, eta hala egin zen. Hain zuzen, 22-12 hartu zituzten menpean Xala eta Barriola.
Partidaren izarra Olaizola IIa izan zen. Goizuetarrak mota guztietako tantoak egin zituen, Xalaren eromenerako. Atzealdeko koadroetan, bestalde, Apraiz ondo hasi zen, baina minutuek aurrera egin ahala behera egin zuen. Bi tanto egin zituen, eta beste bi galdu zituen.
Apraizek eta Olaizola IIak, sanmateoetako txapelketaren finala joka dezaten, Berasaluze VIIIak eta Albisuk txapelketaren bigarren partida galdu behar dute. Hain zuzen, Xala eta Barriolaren kontra lehiatuko dira. Partida bihar jokatuko dute, 19:30etik aurrera.
Xala eta Barriola, bestalde, finala jokatzeko ia aukera barik geratu dira. Sailkapena lortzeko, 22-4 irabazi beharko lukete, Berasaluze VIIIaren eta Albisuren kontra.