Okupatu eta lau urtera, ospakizunetan
Dagoeneko lau urte igaro dira Gernika-Lumoko gazteek Pasealekuko eskolak okupatu zituztela, bertan gaztetxea sortzekotan. Urteurren hori ospatzeko, herriko gazteek aste osoko egitaraua antolatu dute. Atzo, esaterako, okupazioaren egun hori birgogoratu ...
Dagoeneko lau urte igaro dira Gernika-Lumoko gazteek Pasealekuko eskolak okupatu zituztela, bertan gaztetxea sortzekotan. Urteurren hori ospatzeko, herriko gazteek aste osoko egitaraua antolatu dute. Atzo, esaterako, okupazioaren egun hori birgogoratu zuten, sartu ziren leiho beretik barrura eginda. Ostean, txokolate jana izan zuten gaztetxean bertan. Biharkoa umeen eguna izango da, eta jolasen eta pailazoen bitartez, «arratsalde pasa ikaragarria» izango dute.