Irria, hizkuntza eta nortasuna, Gernikara
Irria, alaitasuna, hizkuntza eta nortasuna ekartzera etorriko da Irrien Lagunak Kluba Gernika-Lumora. Hala esan du, behintzat, gaur goizean Porrotx pailazioak atzo Elai Alai areto txikian egindako aurkezpenean. Herriko txikitxoenek Pirritx, Porrotx, Marimotots eta gainontzekoekin solasean aritzeko aukera izango dute; dena den, irailaren 23ra arte itxaron beharko dute, orduan ospatuko baita Irrien Lagunak Klubaren II. Eguna Gernika-Lumon. Porrotx pailazoak aurkezpenean esan legez, «Klubak berak dituen bizkaitar jarraitzaile ugariak, bonbardaketaren 75. urteurrena, udalerriak berak dituen ezaugarriak eta gizarte, elkarte eta herri mugimenduek duten garrantzia kontuan hartuta» aukeratu dute Busturialdeko herria euskaraz eta modu hezitzailean herritarrak alaitzeko. 10:00etan hasi eta 18:00etara bitartean, herriko umeek ez dute aspertzeko betarik izango: izan be, Pasealekuan zein merkatu plazan hamaika puzgarri, tailer eta ikuskizun izango dituzte aukeran. Merkatu plazna, gainera, bazkari herrikoia antolatuko du Seber Altube ikastolak 1.000 lagunentzako. Bazkarirako tiketak merkatu plazan bertan salduko dituzte; halanda be, aurretiaz erosteko aukera egongo da Irrien Lagunak Klubak Facebook sare sozialean duen profilean, edota kudeaketa@irrienlagunak.com helbidera mezua bidalita. Sarrerak, lau eurotan Iaz Usurbilen egin ez bezala, ikuskizun eta zerbitzu guztiez gozatzeko sarrera erosi beharko du herritarrak lau eurotan; dena den, aurkezpenean jakinarazi dutenez, izango dira doaneko zenbait ikuskizun be. Familiako sarrera, bestalde, hamar euroren truke izango da salgai aipatu [...]
Irria, alaitasuna, hizkuntza eta nortasuna ekartzera etorriko da Irrien Lagunak Kluba Gernika-Lumora. Hala esan du, behintzat, gaur goizean Porrotx pailazioak atzo Elai Alai areto txikian egindako aurkezpenean. Herriko txikitxoenek Pirritx, Porrotx, Marimotots eta gainontzekoekin solasean aritzeko aukera izango dute; dena den, irailaren 23ra arte itxaron beharko dute, orduan ospatuko baita Irrien Lagunak Klubaren II. Eguna Gernika-Lumon.
Porrotx pailazoak aurkezpenean esan legez, «Klubak berak dituen bizkaitar jarraitzaile ugariak, bonbardaketaren 75. urteurrena, udalerriak berak dituen ezaugarriak eta gizarte, elkarte eta herri mugimenduek duten garrantzia kontuan hartuta» aukeratu dute Busturialdeko herria euskaraz eta modu hezitzailean herritarrak alaitzeko.
10:00etan hasi eta 18:00etara bitartean, herriko umeek ez dute aspertzeko betarik izango: izan be, Pasealekuan zein merkatu plazan hamaika puzgarri, tailer eta ikuskizun izango dituzte aukeran. Merkatu plazna, gainera, bazkari herrikoia antolatuko du Seber Altube ikastolak 1.000 lagunentzako. Bazkarirako tiketak merkatu plazan bertan salduko dituzte; halanda be, aurretiaz erosteko aukera egongo da Irrien Lagunak Klubak Facebook sare sozialean duen profilean, edota kudeaketa@irrienlagunak.com helbidera mezua bidalita.
Sarrerak, lau eurotan
Iaz Usurbilen egin ez bezala, ikuskizun eta zerbitzu guztiez gozatzeko sarrera erosi beharko du herritarrak lau eurotan; dena den, aurkezpenean jakinarazi dutenez, izango dira doaneko zenbait ikuskizun be. Familiako sarrera, bestalde, hamar euroren truke izango da salgai aipatu tokietan. Gainera, Irrien Lagunak Klubeko txarteldunek egun osorako sarrera doan eskuratu ahal izango dute, salmenta puntuan klubeko txartela erakutsita.