Ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu du Gautegiz Arteagako Udalak
Gautegiz Arteagako Udalak 2012-2013 ikasturteari begirako ikastaroak antolatu ditu, eta horietan izena emoteko epea zabaldu du. Hain zuzen be, hilaren 27ra arte izango dute herritarrek ikastaroetan apuntatzeko aukera. Hala, interesatuak udaletxera jo b...
Gautegiz Arteagako Udalak 2012-2013 ikasturteari begirako ikastaroak antolatu ditu, eta horietan izena emoteko epea zabaldu du. Hain zuzen be, hilaren 27ra arte izango dute herritarrek ikastaroetan apuntatzeko aukera.
Hala, interesatuak udaletxera jo beharko du izena emotera, edo kultura.gautegiz@gmail.com helbidera mezua bidalita be egin ahal izango du.
Udalak jakinarazi duenez, ikastaroren batean parte hartzaileen gutxieneko kopurua bete ezean, bertan behera geratu daiteke.
Ikastaroak
Pandero. Urritik maiatzera, astean ordubetez. Behin taldeak osatuta adostuko dituzte eguna eta ordua. Kuota: 10 euro hilean.
Pilota. Eskupilota (mutilak) 17:30etik 19:30era asteazkenero. Paleta (neskak) 17:00etatik 19:00etara barikuro.
Pilates. Urritik maiatzera, martitzen eta eguenetan. 18:00etatik 19:00etara edota 19:00etatik 20:00etara. Kuota: 15 euro hilean (egun bat egiten dutenek) edo 20 euro hilean (egun bi egiten dituztenek).
Aerobik. Urritik maiatzera, astelehenetan eta eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara. Kuota: 15 euro hilean (egun bat egiten dutenek) edo 20 euro hilean (egun bi egiten dituztenek)
Mantentze gimnasia. Urritik maiatzera, astelehenetan. 18:30etik 19:30era. Kuota: 10 euro hilean.
Ingelesa. 4 eta 11 urte bitartekoei zuzenduta. Urritik maiatzera, martitzenetan. Kuota: hilean 10 euro.
Abesbatza. Urritik maiatzera, martitzenetan hiru orduz. Kuota: 10 euro hilean.
Trikitixa. Urritik maiatzera, astean 45 minutuko klaseak. Behin taldeak osatuta adostuko dute eguna eta ordua. Kuota: 25 euro hilean.