Zabalik da jada Madariaga Dorretxeko eskola programa didaktikoetan izena emoteko epea
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak urtero martxan ipintzen duen Ingurumen Hezkuntzarako eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa Didaktikoak urriaren 8an hasiko dira. Halanda be, horietan parte hartzeko interesa duten ikastetxe...
Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak urtero martxan ipintzen duen Ingurumen Hezkuntzarako eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa Didaktikoak urriaren 8an hasiko dira. Halanda be, horietan parte hartzeko interesa duten ikastetxeak dagoeneko izena emon dezakete.
Programa hori 2002-2020 Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategian oinarrituta dago eta zentroko programa nagusienetakoa dela jakinarazi dute arduradunek.
Eskola programa didaktikoa Madariaga Dorretxetik azaldu legez, «ingurumena behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikaste jardueratan oinarrituta dago». Bost unitate didaktiko desberdin eskainiko dituzte 2012-2013 ikasturtean.
Ekainaren 21a bitartean
2012-2013 Eskola Programa Didaktikoa urriaren 8an hasiko da eta ekainaren 21a bitartean garatuko da. Horietan parte hartu gura duten zentro eskolarrek 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emoteko.
Lanaldia 10:00etatik 16:00etara izango da eta lau zati bereiziko dituztela azaldu dute, horien artean bi atsedenaldi egongo direlarik: gosaltzeko eta bazkaltzeko. Haur Hezkuntzako ikasleentzako ordutegia, barriz, 10:00etatik 15:00etara izango da eta Batxillergokoentzako, aldiz, 10:00etatik 14:30eara. Ordutegia, halanda be, taldeen beharretara egokitzea posible litekeela zehaztu dute bertako arduradunek.