Partidarik irabazi barik jarraitzen du Gernika Futbol Taldeak
Gernika Futbol Taldeak partidarik irabazi barik jarraitzen du, ligako hiru jardunaldi jokatu ostean. Gernikarrek 2.B mailara igotzeko taldea osatu dute udan, baina momentuz, ahalegin ekonomikoak ez du fruiturik emon. Joan de domekan, Laudioren zelaian 1-0 galdu zuten bertokoek, eta horrenbestez, sailkapeneko hemezortzigarren postuan daude, Hirugarren mailako talde indartsuenetatik nahiko urrun. Hala, sailkapenean gora egiteko, eta taldean urduritasuna ez areagotzeko, gernikarrek berehala hasi beharko dute partidak irabazten. Gernika play off-etan sartzeko hautagai nagusienetako bat da, baina orain arte jokatu dituzten hiru partidetan ez dute golik sartu.
Gernika Futbol Taldeak partidarik irabazi barik jarraitzen du, ligako hiru jardunaldi jokatu ostean. Gernikarrek 2.B mailara igotzeko taldea osatu dute udan, baina momentuz, ahalegin ekonomikoak ez du fruiturik emon.
Joan de domekan, Laudioren zelaian 1-0 galdu zuten bertokoek, eta horrenbestez, sailkapeneko hemezortzigarren postuan daude, Hirugarren mailako talde indartsuenetatik nahiko urrun. Hala, sailkapenean gora egiteko, eta taldean urduritasuna ez areagotzeko, gernikarrek berehala hasi beharko dute partidak irabazten.
Gernika play off-etan sartzeko hautagai nagusienetako bat da, baina orain arte jokatu dituzten hiru partidetan ez dute golik sartu.