Kontxako banderak ihes egin dio Urdaibairi
Urdaibaiko arraunlariek ezin izan dute Kontxako bandera Bermeora eroan, hirugarren urtez jarraian. Lehenengo jardunaldian bakarrik lau segundu galdu ostean, bermeotarrak moralez eta ilusioz gainezka ekin zioten bigarren jardunaldiari, baina Kaikuko arraunlariak gehiago izan ziren Donostiako Badian (Gipuzkoa). Estropada ikusgarria egin ostean, Sestaoko taldeak merezita irabazi zuen denboraldiko garaikurrik preziatuena, Urdaibairen kaltetan. Kaikuk hasieratik apurtu zuen estropada, eta ziabogara heldutakoan sei segunduko aldea zuen dagoeneko. Atzetik Urdaibai denboraldiko trainerurik indartsuenari eusten ahalegindu zen, baina ezin izan zuen. Juan Mari Etxabe taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, “Kaiku traineru indartsuena izan da denboraldi guztian zehar, eta horiei irabazteko ezinbestekoa da arraunean ezinhobeto egitea”. Entrenatzailearen ustez, zenbait hutsegite txiki egin zituzten Kontxaren bigarren jardunaldian, eta hutsegite horiek garesti ordaindu zituzten. Urdaibaikoek “pena apur bat” dute Kontxako bandera Bermeora eroan ez dutelako, baina arraunlariek egindako lanagaz pozik azaldu da entrenatzaile gipuzkoarra, bigarren postuari eustea lortu baitzuten. “Kaiku horren hurbil izan ostean pena emoten du bandera etxera ez eroatea, baina ezin dezakegu gehiago eskatu” dio entrenatzaileak. Hala, Kaikuko taldekiak zoriondu gura izan ditu, bandera merezita irabazi dutela iritzita. “Datorren urtean indartsuago bueltatuko gara” esan du Etxabek.
Urdaibaiko arraunlariek ezin izan dute Kontxako bandera Bermeora eroan, hirugarren urtez jarraian. Lehenengo jardunaldian bakarrik lau segundu galdu ostean, bermeotarrak moralez eta ilusioz gainezka ekin zioten bigarren jardunaldiari, baina Kaikuko arraunlariak gehiago izan ziren Donostiako Badian (Gipuzkoa). Estropada ikusgarria egin ostean, Sestaoko taldeak merezita irabazi zuen denboraldiko garaikurrik preziatuena, Urdaibairen kaltetan.
Kaikuk hasieratik apurtu zuen estropada, eta ziabogara heldutakoan sei segunduko aldea zuen dagoeneko. Atzetik Urdaibai denboraldiko trainerurik indartsuenari eusten ahalegindu zen, baina ezin izan zuen. Juan Mari Etxabe taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, “Kaiku traineru indartsuena izan da denboraldi guztian zehar, eta horiei irabazteko ezinbestekoa da arraunean ezinhobeto egitea”. Entrenatzailearen ustez, zenbait hutsegite txiki egin zituzten Kontxaren bigarren jardunaldian, eta hutsegite horiek garesti ordaindu zituzten.
Urdaibaikoek “pena apur bat” dute Kontxako bandera Bermeora eroan ez dutelako, baina arraunlariek egindako lanagaz pozik azaldu da entrenatzaile gipuzkoarra, bigarren postuari eustea lortu baitzuten. “Kaiku horren hurbil izan ostean pena emoten du bandera etxera ez eroatea, baina ezin dezakegu gehiago eskatu” dio entrenatzaileak. Hala, Kaikuko taldekiak zoriondu gura izan ditu, bandera merezita irabazi dutela iritzita. “Datorren urtean indartsuago bueltatuko gara” esan du Etxabek.