Denboraldiko estreineko partida irabazi du Bizkaia Gernikak
Kostata, baina Bizkaia Gernikak Ligako jardunaldi aurreratua irabazi zuen joan den zapatuan. Jorge Gimenez basurdeen entrenatzaileak argi utzi zuen ez zirela Hernaniko taldeaz fidatzen, eta ondo egin zuten gernikarrek. Hernani mailaz igoberria izan arr...
Kostata, baina Bizkaia Gernikak Ligako jardunaldi aurreratua irabazi zuen joan den zapatuan. Jorge Gimenez basurdeen entrenatzaileak argi utzi zuen ez zirela Hernaniko taldeaz fidatzen, eta ondo egin zuten gernikarrek. Hernani mailaz igoberria izan arren, talde sendoa dela erakutsi zuen, eta bertokoek majo sufritu behar izan zuten ligako estreineko partida irabazteko. Azkenean, basurdeak 23-14 gailendu ziren norgehiagoka gogor baten ostean.
Entrenatzaileak dioenez, Hernanik «partida oso ona» jokatu zuen, baina gernikarrek zenbait akats egin zituzten defentsan. Hala, akats horiek baliatuz, Hernanik entsegu bi egin zituela nabarmendu du argentinarrak.