Bermeok bana bardindu du Portugaleteren kontra
Bermeo Futbol Taldeak partidarik galdu barik jarraitzen du 2012-2013 denboraldiaren hasieran. Bermeotarrak mailaz igoberriak dira, baina momentuz, Hirugarren mailako hiru partidak bardindu dituzte, eta eroso daude sailkapenaren erdialdean. Hain zuzen, sailkapeneko hamahirugarren postuan daude hiru puntugaz. Ligako hirugarren jardunaldian, Bermeok bana bardindu zuen Portugalete boteretsuaren kontra. Portugalete mailaz igotzeko hautagaietako bat da urtero bezala, eta horrenbestez, bardinketa garrantzitsua lortu zuten bermeotarrek joan den zapatuan. Etxeko zaleen babesean Portugaleteri aurre egitea lortu zuten bertokoek.
Bermeo Futbol Taldeak partidarik galdu barik jarraitzen du 2012-2013 denboraldiaren hasieran. Bermeotarrak mailaz igoberriak dira, baina momentuz, Hirugarren mailako hiru partidak bardindu dituzte, eta eroso daude sailkapenaren erdialdean. Hain zuzen, sailkapeneko hamahirugarren postuan daude hiru puntugaz.
Ligako hirugarren jardunaldian, Bermeok bana bardindu zuen Portugalete boteretsuaren kontra. Portugalete mailaz igotzeko hautagaietako bat da urtero bezala, eta horrenbestez, bardinketa garrantzitsua lortu zuten bermeotarrek joan den zapatuan. Etxeko zaleen babesean Portugaleteri aurre egitea lortu zuten bertokoek.