Kontxako bandera etxera eroan gura du Urdaibaik hirugarrenez
Kontxako banderaren lehenengo jardunaldian itxura edarra emon ostean, Urdaibaiko arraunlariak denboraldiko garaikurrik garrantzitsuena irabazteko borrokatuko dira Donostiako badian (Gipuzkoa). Bermeotarrek ia lau segundoko aldeagatik galdu zuten lehenengo jardunadian, eta, horrenbestez, Kaiku menperatu beharko dute bandera etxera eroateko. Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaileak azaldu duenez, «zaila izango da Kaikuri aurrea hartzea, baina ez da ezinezkoa». Hala, domekan ahalegin betean egingo dute arraunean. Entrenatzailearen ustez, mutilak «sasoiko» daude eta, joan den asteburuko lehenengo jardunaldiaren ostean, «moralez gainezka». Hala, arraunean ondo eginez gero, Kontxa irabazteko aukera izango dutela deritzo. Etxabek azaldu duenez, egunotan «alde psikologikoa» lantzen ibili dira batez be, garrantzitsuena kontzentrazioa mantentzea eta oinak lurrean izatea baita. «Arraunlariek irabazteko gaitasuna dutela ikusi dute, baina ezin gara fidatu, Kaikuk talde oso indartsua baitu». Sestaoko taldeak maila oso ona emon du denboraldi guztian zehar, eta bermeotarren entrenatzailearentzat Kaiku izango da faborito nagusia domekako bigarren jardunaldian. Dioenez, Kaikuk «presio gehiago» izango du, eta presio hori baliatu gura dute bermeotarrek Kontxako bandera etxera eroateko. Hala, Kaikuri jaia izorratzen ahaleginduko direla dio. Etxaberen ustez, abantaila bat izango dute, lehenengo jardunaldiagaz alderatuz gero: Kaikuren txanda berean egingo dute arraunean, eta aurkari zuzenak ondoan izatea onuragarria izango dela deritzo. Eguraldiari dagokionez, bestalde, lehentasunik ez duela adierazi du entrenatzaile gipuzkoarrak. [...]
Kontxako banderaren lehenengo jardunaldian itxura edarra emon ostean, Urdaibaiko arraunlariak denboraldiko garaikurrik garrantzitsuena irabazteko borrokatuko dira Donostiako badian (Gipuzkoa). Bermeotarrek ia lau segundoko aldeagatik galdu zuten lehenengo jardunadian, eta, horrenbestez, Kaiku menperatu beharko dute bandera etxera eroateko. Juan Mari Etxabe Urdaibaiko entrenatzaileak azaldu duenez, «zaila izango da Kaikuri aurrea hartzea, baina ez da ezinezkoa». Hala, domekan ahalegin betean egingo dute arraunean.
Entrenatzailearen ustez, mutilak «sasoiko» daude eta, joan den asteburuko lehenengo jardunaldiaren ostean, «moralez gainezka». Hala, arraunean ondo eginez gero, Kontxa irabazteko aukera izango dutela deritzo. Etxabek azaldu duenez, egunotan «alde psikologikoa» lantzen ibili dira batez be, garrantzitsuena kontzentrazioa mantentzea eta oinak lurrean izatea baita. «Arraunlariek irabazteko gaitasuna dutela ikusi dute, baina ezin gara fidatu, Kaikuk talde oso indartsua baitu».
Sestaoko taldeak maila oso ona emon du denboraldi guztian zehar, eta bermeotarren entrenatzailearentzat Kaiku izango da faborito nagusia domekako bigarren jardunaldian. Dioenez, Kaikuk «presio gehiago» izango du, eta presio hori baliatu gura dute bermeotarrek Kontxako bandera etxera eroateko. Hala, Kaikuri jaia izorratzen ahaleginduko direla dio.
Etxaberen ustez, abantaila bat izango dute, lehenengo jardunaldiagaz alderatuz gero: Kaikuren txanda berean egingo dute arraunean, eta aurkari zuzenak ondoan izatea onuragarria izango dela deritzo.
Eguraldiari dagokionez, bestalde, lehentasunik ez duela adierazi du entrenatzaile gipuzkoarrak. Itsaso txarra edo itsaso barea egon, bardin dio. «Gure lana ondo eginez gero, edozein baldintzatan irabaz dezakegu».