Bihar jokatuko du Bizkaia Gernika Rugbyk Ligako lehenengo partida
Eskualdeko errugbi zaleek itxaroten zuten eguna heldu da: Bizkaia Gernika Rugby taldeak ligako lehenengo partida jokatuko du etzi, 17:00etatik aurrera. Ligari hasiera edarra emoteko, gainera, basurdeek derbi bati egin beharko diote aurre, Hernaniren kontra jokatuko baitute. Gernikarrek abenduaren 9an jokatu beharko lukete Hernaniren (Gipuzkoa) kontra, baina data horietan Amlin Cup Europa mailako txapelketa jokatu behar dutenez, gainontzeko taldeek baino astebete lehenago hasiko dute Liga. Jorge Gimenez taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, partida gogorra izango da zapatukoa, Hernanik talde sendoa baitu. Azaldu duenez, liga hasieran ezustekoak egoten dira beti, eta, horrenbestez, «errespetu handiagaz» egingo diote aurre lehenengo partidari. Hernani igo berria izan arren, entrenatzailea ez da fidatzen, eta «partida ona» jokatu beharko dutela deritzo. Ligako lehenengo partida irabazteko basurdeek etxeko zaleen babesa izango dute, Urbietako zelaian jokatuko baitute. Gimenezen berbetan, liga etxean hastea «abantaila» bat da, baina ez da erabakiorra. Izan be, Ohorezko Mailan edozein taldek emon dezake ezustekoa etxetik kanpo. Entrenatzaile argentinarraren ustez, Hernaniko taldea zelaia estutzen ahaleginduko da, eta basurdeek kontrakoa egin beharko dute norgehiagoka irabazteko. «Zabal-zabalik jokatu behar dugu, baloia azkar mugituz», nabarmendu du. Hala eginez gero, irabazteko aukera asko izango dituztela deritzo. Jokalariak: Iñigo Urrutia (1. lerroa) Unai Lasa (1. lerroa) Fernando Iraizoz (1. lerroa) Svein Atxikallende (1. [...]
- Iñigo Urrutia (1. lerroa)
- Unai Lasa (1. lerroa)
- Fernando Iraizoz (1. lerroa)
- Svein Atxikallende (1. lerroa)
- Borja Mandaluniz (1. lerroa)
- Michael Dias (1. lerroa)
- Iker Monje (1. lerroa)
- Oscar Astarloa (2. lerroa)
- Gregorio Zabaloy (2. lerroa)
- Santiago Duran (2. lerroa)
- Eneko Zabala (2. lerroa)
- Jon Magunazelaia (3. lerroa)
- Iker Lopategi (3. lerroa)
- David Hernandez (3. lerroa)
- Nicola Bilbao (3. lerroa)
- Afaesetiti Amosa (3. lerroa)
- Jon Bilbao (3. lerroa)
- Igor Mirones (Mele erdia)
- Andoni Oreja (Mele erdia)
- Asier Del Bosque (Mele erdia)
- Declan Cusack (Joko zabaltzailea)
- Winston Wilson (Joko zabaltzailea)
- Iker Olaeta (Joko zabaltzailea)
- Federico Mazzochi (U. Back)
- Alesandro Torres Suar (U. Back)
- Nicolas Forestier (Full Back)
- Lucas Poggi (Full Back)
- Iñigo Olaeta (Full Back)
- Carlos Gª Parrado (Full Back)
- Santiago Salas (Full Back)
- Aitor Etxebarria (Full Back)