Salmentak «jaitsi» ditu Merke-Merke azokak
Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak (Berton) antolatuta Merke-Merke azoka izan zen beste behin be asteburuan. Amaia Galvan Bertoneko teknikariak azaldutakoaren arabera, «azoka ondo joan den arren, aurten salmentak apur bat jaitsi dira». Halanda be...
Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak (Berton) antolatuta Merke-Merke azoka izan zen beste behin be asteburuan. Amaia Galvan Bertoneko teknikariak azaldutakoaren arabera, «azoka ondo joan den arren, aurten salmentak apur bat jaitsi dira». Halanda be, oraindik ez dutela balorazio orokorrik egin azaldu du Galvanek.
Merke-Merke azokak barritasun nagusia izan du aurten, izan be, Artza frontoi barruan kokatu dute. «Beste herri batzuetan frontoietan egiten dute horrelako azokak eta aurton aldaketa txiki bat egin gura izan dugu. Baina uste dut herritar asko ez direla horretaz jabetu».
Frontoian «zabalago»
Herriko dendak herritarrengana hurbiltzea da azokaren helburu nagusienetako bat, horrela, oraingoan 17 dendak parte hartu dute azokan eta bertaratutakoek kalitatezko produktuak erosi ahal izan dituzte prezio ekonomikoetan.
Balorazio orokorra oraindik egin barik badute be, Galvanek adierazi legez, «saltzaile batzuen arabera, aurton salmentak jaitsi dira. Hori bai, Artza frontoiak azokari leku gehiago emoten diola esan dute».