Italiako Cromoplastica enpresa erosi du Maierrek
Maier Taldeak Italiako Cromoplastica enpresa erosi du “hazten jarraitzeko helburuagaz”. Cromoplastica enpresak plastikozko automobilgintza pieza kromatuak egiten ditu arrakasta handiagaz, eta Maierretik azaldu dutenez, “erosketa erren...
Maier Taldeak Italiako Cromoplastica enpresa erosi du “hazten jarraitzeko helburuagaz”. Cromoplastica enpresak plastikozko automobilgintza pieza kromatuak egiten ditu arrakasta handiagaz, eta Maierretik azaldu dutenez, “erosketa errentagarria” izango da. Maier Taldeak enpresaren erdia erosi du, baina beste erdia erosteko aukera erreserbatu du.
Cromoplastica Italiana 1976an sortu zuten, eta urteekin, galvanizatu bidezko dekorazioan espezialista bihurtu da enpresa. Hala, Maier Taldearen ahalmen produktiboa handitzeaz gain, kotxeen dekorazioaren sektorean “lidergoa sendotzeko aukera” izango du Ajangizko enpresak, Cromoplastica erosita.
Cromoplastica Italiana Bergamo hiritik hurbil dago, eta 2011n 31 milioi euro fakturatu zituen. 250 langile daude lanean Italiako enpresan.